goiburua
Idioma ES

Andoaingo Txirrindulari Eskola, aspalditik ari da lanean gazteekin, eta ahalegin handiena txirrindularitzan jartzen badu ere argi dauka bere lehentasuna gazte horien osasuna eta formazioa dela. Jarraian, Ángel López de la Calle kirol-medikuak kontseilu batzuk ematen ditu, gure kasuan, txirrindularitza osasunez egin ahal izateko, nahiz eta edozein kirol egiteko balio duten.


angel
Ángel López de Lacalle

Gorputz-hezkuntzako eta kiroleko medikuntzako mediku espezialista
Kirol medikuntzako nazioarteko federazioko kidea

 

Hemen dituzue aholku batzuk, seguru baliagarriak izango zaizkizuela.

Txirrindularitzan hasiberriak zaretenontzat. Osasun-azterketa orokor bat egitea duzue onena. Helburua da jakitea zein diren zuen gaitasunak, ea txirrindularitza egokia den zeuontzako edota jakitea kirol honetan zeuok nola egin dezakezuen hobera. Garrantzitsua da ere jakiteko ea alterazio edo lesioren bat duzuen kirola ez egitea gomendatuko lukeena.

azterkedta01 azterketa4

Alderdi teknikoa entrenatzailearen esku geratzen da, eta garrantzizkoa da beraren esana betetzea. Izan ere, bizikleta gainean era desegokian bazoazte, edo pedalei eragiterakoan sinkronizaziorik ez badago edota zela gaizki orekatua bada, e.a, horrek gorputza kaltetu dezake.

Baina osasuntsu bazaudete, eta txirrindularitza atsegin baduzue, aurrera! Hori bai, hobetze aldera ohitura txiki batzuk hartzen hastea komeni izaten da.

ELIKADURA. Zer jan entrenamendu-sasoian, lasterketa baten bezperan, lasterketan bertan, ondoren gorputza bere onera etortzeko...

pastagosaria1

Karbohidrato, proteina, bitamina, gatz eta mineraletik behar hainbat izateko denetik jatea bezalakorik ez dago. Entrenatzean eta lasterketan karbohidrato gehiago jan, eta koipea (grasa) ez. Adibidez: makarroi gozo batzuk, oilasko-bularkia entsalada edo patata-purearekin, eta postrean fruta edo yogurta izan liteke bazkari eredu bat.

Oso garrantzizkoa da behar bezalako gosaria egitea. Ohitu zaitezte egunero fundamentuz gosaltzen. Esaterako: laranja-zukua edo fruta, esnea eta zituak edo ogi xigortua.

Alkohola, droga guztiak, tabakoa, horiek denak erabat kaltegarriak ditu kirolariak.

Eta giharrek ondo lan egingo badute hidratatu ere egin behar izaten da. Kirola egin aurretik, egiten ari zaretenean, eta ondorenean ere, ura eta edari isotonikoak txandakatuz hartu behar izaten dira.

ATSEDENA. Kirol-errendimendurako funtsezkoa da, horrela gorputzak ez du gainkargarik izango. Batez beste, egunean 8 ordu lo egitea komeni da. Hala hobeto asimilatuko du egun horretan egindakoa, eta hurrengo eguneko saiorako prestatua geratuko da.

entrenamenduaPRESTAKETA FISIKOA. Preparatzaile edo eskarmentuko norbaiten esku gera daitezela entrenamendu-saioak. Eurek baitakite, txirrindularien adina eta lasterketa-aldiak aintzat hartuz, aldian-aldian ze esfortzu-maila eskatu, nola banatu eta dosifikatu esfortzu hori.

Eta sekula ez ahaztu, entrenatzeak berak adinako garrantzia dauka eta: entrenatu aurretik ondo berotu, eta entrenatu ondoren, luzatze-ariketa egokiak egin. Horrela min hartzea, lesioak izatea saihestuko duzue, eta prestatuago izango zarete hurrengo ekinaldirako.

Hain hasiberri ez zaretenok eta urteek zaildutakook dakizuenez txirrindulariak denboraldia aurretik planifikatzen du, faseka.

Aurre-denboraldia: prestaketa fisikoa, gimnasioa, giharrak indartzea...

Lehiaketak irauten duen hilabeteetan berariazko prestaketa

Lehen fasea: hasiberriei emandako aholku guztiak ezagunak dituzue, eta pentsatzekoa da bete ere egiten dituzuela.

Bigarren fasea: horri ekin aurretik esfortzu-azterketa bat eta analitika orokor bat egitea komeni izaten da, eta hortik abiatu, denboraldi-hasieran sasoialdi egokia izango bada, entrenamenduak planifikatzen.

azterketa5laktatoa

Bigarren fase honetan zehar, luzea denez, behar izaten dira odol-analitikak egin. Eta lasterketan bertan testak ere bai. Helburua da ikustea ea entrenamendu-saioak egokiak izan diren, eta gorputza behar bezala ari den horiek jasotzen, eta ea errendimendua uste izandakoa den.

Hauexek beraz oinarrizko aholku batzuk. Zure prestatzaile fisikoak eta zure kirol-sendagileak, harremanetan baitaude zure entrenatzailearekin, era pertsonalizatuan aholkatu eta zainduko zaituzte.
Ángel López de la Calle
Medico deportivo

 

 

 

berriak

Hasi da 2010 denboraldia, hemen emaitzak


Eskolako 2010 urteko talde ezberdinetako argazkiak


aipamenak
Aiurri aldizkariak duela lau urte hasi zen eskualdean nabarmendutako talde edo pertsonei saria ematen, aurten IV edizioa izango da eta txirrindulari eskolan pentsatu dute...


Txirrindularitzako hiztegia


mikeliturriaMikel Iturria Jubenil mailako Espainiako selekzioaren kontzentraziora deitua izan da



Atal berri bat hasten dugu gaur, hemendik aurrera, aldian behin, eskolako kirol mediku kolaboratzailea den, Ángel López de Lacalle, hainbat aholku emango dizkigu. ikusi


Berri txar bat dugu honetan eskolan, hainbeste lagundu digun kide batek utzi gaitu, Joxe Mari.

joxe mari5

2010 urteko aurre denboraldiko azken mendi irteerako argazkiak


Joxe Barberenari, Aiurri aldizkarian egindako elkarrizketajoxe afaria


25. urteurrena aitzakitzat hartuta eskolako zenbait kidek, Jon Mikel Mujika, Asier Etxezarreta, Aitzol Zuriarrain eta Aitor Amutxastegik kronika batzuk idatzi dituzte, ikusi


Eskolatik pasa diren txirrindularien zerrenda

xabier perez Xabier Perez, 2009 denboraldi bukaera ona egin du, azken lasterketetan aurrean ibili da. Jubenilak bukatu dituzte lasterketak hemen emaitzak.

25 logo
Andoaingo Txirrindulari Eskolak 25.urteurrena ospatuko du irailaren 26tik urriak 3ra


berango00
Imanol Iraola, Lehen urteko kadeteetan Euskadiko Txapeldun 2009




mikel astarlozagarate01 Mikel Astarlozak 16. etapa irabazi du 2009ko tourrean eta Juanma Garatek 20. etapa



imanol iraolaImanol Iraolak irabazi du Amaran, igandean 2009ko uztailaren 19an ospatutako kriteriuma.

San Joan jaietan ospatutako
X Bizikleta Festa
, 300 haur inguruk hartu zuten parte

bizifesta09

2009ko Gipuzkoako Itzulia bukatu da eta Andoaingo txirrindulariak oso ondo ibili dira, Mikel Iturria 5.postua lortu du sailkapen orokorrean eta Imanol Ugaldek tarteko helmugetako sailkapena irabazi du.
mikeliturriaimanolugalde


Mikel Iturria eta Imanol Ugalde


2009ko Santakrutz jaietan Andoaingo Txirrindulari Eskolak antolatu dituen ekintzak

xelebre

Orri honetan estiramenduak egiteko taulak aurkituko dituzue