goiburua
Idioma ES

San Joan Jaiak 2009

Bizikleta festa

Ekainaren 28an ospatu genuen Andoaingo San Joan festen barruan duela hamar urtetik hona antolatzen dugun bizikleta festa. 2 eta 12 urte arteko haurrak parte hartzen dute bertan eta aurtengoa, jai eguna izanik eta gainera oso eguraldi ona eta hala ere 300 haur inguruk parte hartu zuten.

Ondoren bertan egindako argazkiak ditugu, azken argazkietako batean, guraso talde bat agertzen da, beraiek ere parte hartu nahi izan zuten eta lehia estuaren ondoren, beste guztiei bezela eman genien saria.

Ondoren, babesleak emandako oparien zozketa egin genuen, Zirauna kirol jantziak egiten dituen etxeak emandako zenbait jantzi eta Super Amarak emandako lepoko zapiak eta uretan ibiltzeko "ur moto" puzgarria, sariak, Andoaingo zinegotzi diren Toñi Landa eta Petra Romerok banatu zituzten.

sanjoan01 sanjoan02 sanjoan03 sanjoan04 sanjoan05 sanjoan06 sanjoan07 sanjoan08 sanjoan09 sanjoan10 sanjoan11 sanjoan12 sanjoan13 sanjoan14

Bertan grabatutako bideoa proba hau babesten dutenak
super amarazirauna patronatua

Santakrutz jaiak

Santakrutzak pasa dira eta hemen duzue Andoaingo Txirrindulari Eskolak antolatutako ekintzen irudi batzuk eta kronikatxoa.

Orokorrean festetan iruditzen zait kalean jende asko ibili dela, baita  antolatutako ekintzen inguruan ere, eta gainera aurten egun gutxitan sartu behar izan da dena, nahiko intentsuak izan dira festak.

Guk antolatutako lehen ekintza, benjamin, alebin eta infantilentzako lasterketa, Santakrutz sariaren XXXI. edizioa. Urtero bezala, gure eskualdeko lasterketetan parte hartzen duten txirrindulari guztiak agertu ziren. Maiatzeko emaitzen atalean dituzue lasterketako emaitzak eta argazkiak.

Bigarren ekintza “Xelebre karrera”, katerik gabeko bizikleten lasterketa. Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, atzerapen pixka batekin ospatu genuen. Partaide gutxi xamar baina ikusle asko ziren albotan animatzen. Guztira 20 inguru partaide izan ziren bi kategoriatan banatuta, 18 urtetik gorakoak eta hortik beherakoak. Eta kategoria bakoitzean bi bizikleta motarekin parte hartu behar zuten, gurpila eszentrikoa zuena eta gurpil normalekin.
Parte hartzea exkaxa izan genuen, egia esan ekintza honekin batea beste ekintza batzuk ere bazirela, goitiberak eta erreka jaitsiera, estilo bereko ekintzak guztiak,  eta akaso hurrengo egunean bazkaltzera joan ziren 650 gazteetako asko, ekintza guzti hauetan partehartzaile izan zitezkeenak, erreserban gelditu ziren etxean.

xelebre09-1 xelebre09-2 xelebre09-3 xelebre09-4 xelebre09-5 xelebre09-7 xelebre09-6

eta ondoren bideo bat


ikusten denez, euria egin zuen ia proba guztian zehar, baina ikusleak hor egon ziren

Azken ekintza, hurrengo egunean antolatu genuen, maiatzak 2, hemen partaidetzarekin ezin gara kexatu, 200 inguru haur, 2 eta 10 urte artekoak, azaldu ziren, edo ekarri zituzten, guraso eta aiton amonak ere han ziren ikusle eta animatzaile moduan. Datorren urterako akaso gurasoentzako ere antolatuko dugu lasterketaren bat.

bizfesta09-1 bizfesta09-2 bizfesta09-3 bizfesta09-4 bizfesta09-5 bizfesta09-6 bizfesta09-7 bizfesta09-8 bizfesta09-9 bizfesta09-10
hurrengo urtean gurasoekin ere egingo dugu zerbait

 

berriak

Hasi da 2010 denboraldia, hemen emaitzak


Eskolako 2010 urteko talde ezberdinetako argazkiak


aipamenak
Aiurri aldizkariak duela lau urte hasi zen eskualdean nabarmendutako talde edo pertsonei saria ematen, aurten IV edizioa izango da eta txirrindulari eskolan pentsatu dute...


Txirrindularitzako hiztegia


mikeliturriaMikel Iturria Jubenil mailako Espainiako selekzioaren kontzentraziora deitua izan da



Atal berri bat hasten dugu gaur, hemendik aurrera, aldian behin, eskolako kirol mediku kolaboratzailea den, Ángel López de Lacalle, hainbat aholku emango dizkigu. ikusi


Berri txar bat dugu honetan eskolan, hainbeste lagundu digun kide batek utzi gaitu, Joxe Mari.

joxe mari5

2010 urteko aurre denboraldiko azken mendi irteerako argazkiak


Joxe Barberenari, Aiurri aldizkarian egindako elkarrizketajoxe afaria


25. urteurrena aitzakitzat hartuta eskolako zenbait kidek, Jon Mikel Mujika, Asier Etxezarreta, Aitzol Zuriarrain eta Aitor Amutxastegik kronika batzuk idatzi dituzte, ikusi


Eskolatik pasa diren txirrindularien zerrenda

xabier perez Xabier Perez, 2009 denboraldi bukaera ona egin du, azken lasterketetan aurrean ibili da. Jubenilak bukatu dituzte lasterketak hemen emaitzak.

25 logo
Andoaingo Txirrindulari Eskolak 25.urteurrena ospatuko du irailaren 26tik urriak 3ra


berango00
Imanol Iraola, Lehen urteko kadeteetan Euskadiko Txapeldun 2009




mikel astarlozagarate01 Mikel Astarlozak 16. etapa irabazi du 2009ko tourrean eta Juanma Garatek 20. etapa



imanol iraolaImanol Iraolak irabazi du Amaran, igandean 2009ko uztailaren 19an ospatutako kriteriuma.

San Joan jaietan ospatutako
X Bizikleta Festa
, 300 haur inguruk hartu zuten parte

bizifesta09

2009ko Gipuzkoako Itzulia bukatu da eta Andoaingo txirrindulariak oso ondo ibili dira, Mikel Iturria 5.postua lortu du sailkapen orokorrean eta Imanol Ugaldek tarteko helmugetako sailkapena irabazi du.
mikeliturriaimanolugalde


Mikel Iturria eta Imanol Ugalde


2009ko Santakrutz jaietan Andoaingo Txirrindulari Eskolak antolatu dituen ekintzak

xelebre

Orri honetan estiramenduak egiteko taulak aurkituko dituzue