Mendi irteerak bukatu ondoren, asteko kiroldegiko entrenamenduak osatzeko bizikleta hartu eta errepidera ateratzen hasiko dira gure txirrindulariak, orain kadete eta jubenilak eta oporrak bukatu ondoren baita infantilak ere. Hemen ditugu errepideko lehen argazkiak
Mendi irteerak bukatu dira. Hemendik aurrra entrenamenduak bizikleta gainean hasiko dituzte, baina hori baino lehen, eskerrak eman behar zaizkio Josu Iraolari, atal honetan argitaratutako mendiko argazki guztiak berak ateratakoak bait dira, atzera eta aurrera ibili behar izan du larunbatero eta horretan pixka bat ibili denak, badaki nolako lana den hori. Mila esker.
Abenduak 13 igandea, Arraten bildu gara goizeko 8tan, iñoiz baino lehenago, gaur 6 orduko ibialdia genuelako. Azken mendi irteera izan da eta horregatik izanda luzeena. Denboraldia geroz eta gertuago daukagu eta. Belkoain igo eta Andezarrate aldera joan gara, bertan, Zelatunen igo eta handik Alkizara jeitsi gara. Alkizatik Anoetara eta Anoetatik Irurara. Herri hontatik Uzturreko pista jarraituz, Alustiza Nekazal Etxera iritsi gara.
Hemen dutxa bero bat hartu eta giro onean babarrun jana egin dugu.

Larunbata, Abenduak 5, Arrate frontoitik irten gara Belabieta alderantz. Tren Txikitik barrena Bertxinera iritsi gara eta bertan hasi da gogorrena. Kanaletaraino aldapa igo bait dugu. Kanalak alde batera utzita, Belabietako pistara atera gara autopista azptitik pasa ondoren. Pista jarraituz, Goiburu auzora iritsi gara eta hortik herrira jetsi gara. Gaurkoa, ibilbide polita izanda, eguraldia ere alde izan bait dugu.
Azaroaren 28an, larunbatero bezala, Arrate frontoiean geratu gara mendi irteera hasteko asmoz. Gaur Tren Txikirantz joan gara, Adarra-Mandoegi pista hartu ahal izateko. Usobelartzara iritsi, eta Onddora joan gara. Ondoren Adarrako tontorra igo eta Bexabi jatetxera jeitsi gara, hortik Andoain aldera jeitsi gara Pardaki baserritik.
Gaur Andoaingo Arrate frontoietik hasita, Belkoain aldera joan gara Sorabila aldetik. Belkoain igo eta Benta Zarate aldera joan gara Andatzako bidetik. Zaraten buelta eman, Belkoain igo eta Andoainen bukatu dugu gaurko mendi martxa. 2009-11-21
2009-11-14 larunbatean Onyi mendira igo ziren txirrindulariak
Kadete eta Jubenilak, entrenamendua osatzeko egin dute lehen mendi irteera, oraingo honetan trentxiki aldean ibili ziren eta izugarrizko eguraldi txarra izan zuten, ea hurrengo astean obetzen duen.
Joan den Ostegunean, urriak 29, Arrate frontoian hasi zituzten 2010 denboraldirako entrenamenduak bejamin, alebin eta infantil mailako txirrindulariak eta kiroldegian, kadete eta jubenilak.
Orain hasi eta abendu bukaera arte ostegunero entrenatuko dute frontoian gazteenak baina oraingoz bizikletarik gabe, gimnasia, estiramenduak, korrika, jokuak..., eta urtarriletik aurrera, txirrindan hasiko dira, hasieran ginkanak egingo dituzte bizikleta dominatzen ikasteko eta gero rodilloak egingo dituzte kalean entrenatzen hasi arte.
Kadete eta jubenilak hasteko ostegunetan egingo dituzte entrenamenduak kiroldegian, nahiz eta gomendatzen diegun beste egunen batean ere zer edo zer egitea: gimnasia, igeriketa... eta larunbatetan mendira irteerekin osatuko dute preparazioa abendu bukaera bitartean. Orduan hasiko dituzte errepideko entrenamenduak.
Ohikoa den bezala, bizikleta gaineko entrenamenduak hasi haurretik, astean zehar egiten diren entrenamenduez gain, asteburuetan mendi irteera bat egiten dugu. Hemen jarriko ditugu irteerak eta entrenamentuak.
Infantilak, Alebinak eta Benjaminak astean bi egunetan egiten dituzte entrenamentuak Arrate frontoian eta igandetan errepidera ateratzen dira. Bizikleta menderatzeko Jinkana egiten dute guztiak, nahiz eta infantilak arrabolan ere ibili, aurrerago, errepidean egigo dituzte entrenamentu guztiak.

Errepidera atera ginen lehen egunak 2008/12/20 eta 2008/12/21

(Arg: Jon Iturria)
Hasi gara berriro ere bizikletan eta zaldibi aldera bueltaxka bat egin genuen. Hasiera honetan ipurdiko min handia izan genuen. Hemendik aurrera eta lasterketen denboraldia hasten den arte, errepidean jarraituko ditugu entrenamenduak.