86.5 kilometro egin behar izan dituzte lehendabizi bost itzuli Donostian zehar eta ondoren Urnietaraino joan behar zuten eta ondoren Oiartzuna, handik berriz Donostiara eta helmugatik pasa ondoren Garberako biribilgunetik pasa eta Egian helmuga. Donostian eman duten bigarren itzulian egin da ihesaldia Mikel iturria tarteko eta hasieran nahiz eta denbora gutxi atera duten, lasterketa osoan mantendu dute, batzuk sartu besteak gelditu baina hasieratik bukaerara iraun du ihesaldiak. Azkenean, Mikel Iturria hirugarren izan da Eñaut Pagola eta Jon Ander Insaustiren atzetik eta gainera mendiko sailkapena irabazi du eta tarteko helmugatan hirugarren izan da. Xabi Perezek ere oso lasterketa ona egin du eta bigarren taldean sartu da irabazlearengandik 22 segundotara 10. postuan.
107 txirrindulari irten dira eta 68 besterik ez dira helmugaratu, 49 kilometro egin behar izan dituzte eta irabazlearen bataz bestekoa 36.43
Sailkapena
1. Peio Olaberria (Ampo)
2. Iñaki Aldanondo (Ampo)
3. Ander Alonso (Ampo)
21. Igor Arruti (Andoaingo)
63. Enaitz Roteta (Andoaingo)
64. Jon Flores (Andoaingo)
Adrian Alamo
kaixo gaur maiatzak 29 belodromoan lasterketa eduki genuen. Zirkuitoak 250m-koa zen. Bi prueba egin genituen alebinak 9 itzuliko lasterketa puntuekin eta infantilak 15 itzuliko lasterketa puntuekin, gero erlojuaren aurkakoa
egin dute alebinak itzuli batekoa eta infantilak bi itzlikoa.
sailkapena
Alebinak puntuazioa |
Infantilak puntuazioa 1. Daniel Mayora (Caja Rural ) 17 p 2. Jon Urdangarin (Andoaingo) 10 p 3. Mikel Alonso (Andoaingo) 4 p 4. Jon Ander Unanue (Andoaingo) 3 p 5. Gaizka Mayoz (Andoaingo) 2 p |
Alebinak erlojuaren kontrakoa |
Infantilak erlojuaren kontrakoa 1. Daniel Mayora (Caja Rural) 48"42 2. Jon Urdangarin (Andoaingo) 50"45 3. Julen Irigoien (Andoaingo) 50"92 4. Mikel Alonso (Andoaingo) 51"17 5. Jon Ander Unanue (And) 51"60 6. Gaizka Mayoz (Andoaingo) 52"33 8. Arkaitz Murillo (Andoaingo) 53"33 13. Adrian Alamo (Andoaingo) 54"23 16. Peru Ortiz de Zarate (And) 54"80 18. Julen Lizarribar (Andoaingo) 55"13 22. Peio Manterola (Andoaingo) 59"77 23. Urko Garmendia (And) 59"92 |






91 txirrindulari irten ziren eta 39 bakarrik iritsi ziren helmugara, 52 kilometro eta bataz bestekoa 40.63.
Enaitz Roteta
Maiatzak 23, Elgoibarren izan genuen lasterketa 52km-ko ibilbide bat osatuz. Izugarrizko beroa zegoen, eta lasterketa hasi bezain laister erritmo altuan abiatu ginen. Mendarora iritsi ginenean nik (Enaitz Roteta) erasoaldia jo nuen eta ni eta Iñaki Aldanondok (Ampo) ihes egin geunen. Bergarara iritsi ginenean atzetik zetozen batzuk arrapatu ziguten eta bertan zeuden Ahetze arratibel eta Jokin Etxabek alde egin ziguten eta osintxura iritsi ginenean berriro ere Iñaki Aldanondo eta nik ihes egin genuen. Azkenean Ahetze Arratibelek irabazi zuen lasterketa. Nire taldekoek zorte txarra eduki zuten eta nik bakarrik bukatu nuen eta Imanol iraolak erorikoa izan zuen.
Sailkapena
1. Ahetze Arratibel (Ampo)
2. Jokin Etxabe (Sumofic)
3. Luis Malkorra (Ampo)
5. Enaitz Roteta (Andoaingo)
Euskal Herria trofeoko proba hirugarren proba, 94 kilometro eta 39.29 bataz bestekoa, 145 txirrindularik eman dute izena eta 69 besterik ez dira klasifikatuak. ibilbidea, 18,8 kilometrotako zirkuitu bati 5 bira eman behar ziren
Sailkapena
1. Mikel Aristi (Sumofic)
2. Oier Iraolagoiti (Galdiano eraikuntzak)
3. Jon Altuna (Buruntzazpi)
16. Xabier Perez (Andoaingo)
31. Mikel Iturria (Andoaingo)
Mikel Iturria gainera 2. izan da tarteko helmugen sailkapenean.
Benjaminak |
Alebinak 1. Jokin Alberdi (Andoaingo) 2. Iker Imaz (Caja Rural) 3. Aitor Zurdo(Belca) 7. Beñat Amondarain (Andoaingo) |
Infantilak |
|




97 egin beharreko kilometroak eta bataz bestekoa 41.01, azken 25 kilometrotan Larraitz eta Altzoko gainak igo behar izan dituzte.


Lehen argazki hauek Imanol Iraolak bidalitakoak dira
Sailkapena
1. Jon Garmendia (Caja Rural)
2. Jon Ander Insausti (Caja Rural)
3. Mikel Iturria (Andoaingo)
6. Xabier Perez (Andoaingo)
90 kilometro,40.16 bataz bestekoa Kalbario bi aldiz igo ondoren
Sailkapena
1. Oiritz Urdangarin (Caja rural)
2. Jon Eizagirre (Galdiano eraikuntzak)
3. Xabier Peñagarikano (Buruntzazpi)
10. Mikel Iturria (Andoaingo)
20. Xabier Perez (Andoaingo)
Epaileak ez ziren agertu eta eskoletako arduradunak hatu zuten probaren antolaketa, helmugan ez zen arazorik izan sailkapenak egiteko orduan, astero horretan ibiltzen diren guraso eta eskoletako arduradunak egin zuten lan hori eta normaltasunez ospatu zen Urretxun, alebin eta infantil mailako Gipuzkoako txapelketa.
Helmugarako 150 metro falta zirela, pelotoiaren aurrekaldean erorketa bat izan zen eta aurretik zihoazenak bakarrik libratu ziren. Gure txirrindulari gehienak lurrera joan ziren.
Arkaitz Murillo
Kaixo: Maiatzak 15 Urretxun eduki genuen lineako txapelketa. 3 buelta egin behar genituen finalera pasatzeko lehenengo hamarretatik .Denak pasa ginen Pello izan ezik .Gero finalean 5 buelta eman behar genituen. Finaleko esprinean erorketa bat egon zen eta ia denak erori ziren.
Gaizka Mayoz
Kaixo, gaur maiatzak 15, larunbata Urretxun izan dugu Gipuzkoako errepideko txapelketa. Eguraldi busti eta hotza izan dugu, lasterketarako justu-justu atertu du. Zirkuitoak 1300 metro zituen eta herriko kaleetan barrena ibili gara.
Lehenik, Gipuzkoako alebin mutilek parte hartu dute. Bi multzotan banatu dituzte eta multzo bakoitzak bi itzuliko lasterketa bat egin dute finalera sailkatzeko, bertan lehenengo 15tak sailkatzen ziren. Finalean, 3 itzuli eman dituzte.
Ondoren, nesken txanda etorri da, bertan alebinak eta infantilak elkarrekin atera dira.
Azkenik, infantilak hiru multzotan banatuak izan gara. 3 itzuli eman behar izan ditugu zirkuitoari. Lehen hamarrak sailkatzen ziren multzo bakoitzetik. Finalera, parte hartu dugun Andoaingo ia denak sailkatu gara. Bost itzuli eman behar izan ditugu zirkuitoari. Ibilbidearen hasiera nahiko laua zen baino haize pixka batek jotzen zigun aurretik. Azken bihurgunea zen arriskutsuena eta hortik helmugara aldapatxo bat igo behar zen. Lasterketan zehar ez dira ihesaldi saiakera asko izan. Azken aldapatxoan erabaki da dena, azken bihurgunean erorikoak izan dira, 10 – 12 txirrindulari erori dira. Azkenean, lehenengo Dani Maiora (Caja Rural) sartu da helmugan , bigarren ni sailkatu naiz eta hirugarren Oñatiko taldeko bat.
Bukaeran sari banaketa izan zen. Lehenengoari maillot bat, lore zorte bat, kopa bat eta txapela eman zien, bigarrenari eta hirugarrenari kopa bat.
sailkapena
1. Daniel Mayora (Caja Rural)
2. Gaizka Mayoz (Andoaingo)
3. Iker Alberdi (Lizarralde kirolak)
4. Jon Ander Unanue (Andoaingo)
12. Julen Irigoien (Andoaingo)
20. Urko Garmendia (Andoaingo)
22. Arkaitz Murillo (Andoaingo)
25. Jon Urdangarin (Andoaingo)
26. Mikel Alonso (Andoaingo)




Sailkapena
1. Ander Alonso (Ampo)
2. Ahetze Arratibel (Ampo)
3. Alvaro Lopez (Gastronomia Baska)
33. Imanol Iraola (Andoaingo)
53. Igor Arruti (Andoaingo)
65. Enaitz Roteta (Andoaingo)



Alebin mailan Andoaingok talde mixto batean parte hartu du eta sailkapenean talde mixtoak ez dira kontutan hartzen, dena dela kontutan hartu balira 15. sailkatu zen eta irabazlea Iraugi A izan zen 4,46 ko denborarekin. Infantiletan 20 talde izen eman zuten, horietatik Andoaingok bitalde aurkeztu zituen eta mixto batean bi partaidek hartu zuten parte.
Julen Irigoien
apa gaur larunbata 8 Bergaran izan dugu lasterketa, hain zuzen ere erloju-aurkako Gipuzkoako txapelketa. zirkuituak kilometro pasatxo zuen eta aldapa motz bat. Kurbak rotonda bat eta konoz probisionalki egindako beste rotonda bat. Alebinek bi itzuli eman zituzten baina taldea mistoa zen beraz ez zuen ezertarako balio. Infantilak 4 itzuli eman behar genituen eta gure lehenengo bi txirrindulariek Axel eta Imanol talde misto batean parte hartu zuten. Andoaingoko bigarren taldea 5 txirrindulariz osatua ( Urko Garmendia, Julen Lizarribar, Gaizka Mayoz, Adrian Alamo eta Peio Manterola) lasterketa dotorea egin zuten 9 minutu eta 10 segunduan egin zuten. Gure taldea, (Jon Urdangarin, Mikel Alonso, Jon Ander Unanue, Arkaitz Murillo eta ni) lehenengo itzuli kaxkarra egin genuen eta Lan Mobelek bigarren sailkatuak 7 segundu hobeto egin zuten baina ez genuen hetsi eta hiru itzulietan buelta eman genion eta amaieran 4 segundugatik irabazi genien 8 minutu eta 14 segunduan lana amaituz. Sailkapena: 1. Andoaingo tx.e. 8,14min 2. Lan Mobel 8,18min 3. Azysa 8,24min
Sailkapena
Infantilak
1. Andoaingo A 8,14
2. Lan Mobel 8,18
3. Azysa 8,24
4. Caja Rural A 8,36
5. Fullgas A 8,36
6. Viveros San Anton 8,47
7. Belca A 8,49
8. Buruntzazpi 8.51
9. Andoaingo B 9.07

Imanol Iraola
Maiatzak 9, Zarautzen izan genuen lasterketa, zoroa izan zen hasiera hasieratik. Lasterketa osoan haize handia izan genuen. Zarauztik irten eta kostaldetik Zumaira joaten ginen. Atake asko egon ziren eta hauen ondorioz, bi ihesaldi aurrera atera ziren. Lehenengo ihesaldian Enaitz Roteta taldekidea zegoen, bigarrenean berriz, Igor Arruti. Bi hauek Ampo taldekoez inguraturik. Bigarren ihesaldian zihoan Ahetze Arratibelek (Ampo), aurrekoak harrapatu eta garaipena lortu zuen Zarautzeko helmugan. Honen atzetik Iñaki Aldanondo (Ampo), Jokin Etxabe (Sumofic) eta bostgarren postuan Enaitz Roteta.
Sailkapena:
1. Ahetze Arratibel (Ampo)
2. Iñaki Aldanondo (Ampo)
3. Jokin Etxabe (Sumofic)
5. Enaitz Roteta (Andoaingo)
7. Imanol Iraola (Andoaingo)
45. Igor Arruti (Andoaingo)
56. Xabier Mitxelena (Andoaingo)
59. Jon Flores (Andoaingo)
73. Aitor Urruzola (Andoaingo)
Sailkapena
1. Mikel Aristi (Sumofic)
2. Oier Iraolagoiti (Galdiano)
3. Asier Unanue (Caja Rural)
14. Mikel Iturria (Andoaingo)
24. Xabier Perez (Andoaingo)
Gaizka Mayoz
Gaur, Maiatzak 1, Andoainen izan dugu lasterketa eguerdiko hamabi t´erdietan. Lehenik, benjaminek 2 itzuli eman dizkiote zirkuituari. Asier Iruretak (Caja Rural) irabazi du bertan, bigarren Aitor Canflanca (Andoaingo) eta hirugarren Josu Gomez (Andoaingo) gelditu da.Ondoren, alebinek 6 itzuli eman behar izan dituzte Andoaingo Kale Nagusian. Lehenengo Iker Imaz (Caja Rural) gelditu da, honen atzetik Jokin Alberdi (Andoaingo) geratu da.Azkenik, infantilek 13 itzuli eman dizkiote zirkuituari. Zirkuitua bustia zegoen eta bi kurba arriskutsu izan ditugu, erortzeko probabilitate handia zegoen bertan eta halaxe gertatu da, batzuk erori gara. Aurrean ihesaldirik ez da izan, baina hainbat saiakera egin dituzte. Esprint-ean erabaki da lasterketa, lehenengo Dani Maiora (Caja Rural) , bigarren Jon Urdangarin (Andoaingo) eta hirugarren Jon Ander Unanue (Andoaingo) geratu dira. Beste hainbat sari ere izan dira, ohizkoetatik gainera, azken sailkatuarena eta zorte txarrarena.
sailkapena
Benjaminak |
Alebinak 1. Iker Imaz (Caja Rural) 2. Jokin Alberdi (Andoaingo) 3. Ibai Urbieta (Belca) 14. Beñat Amondarain (Andoaingo) |
Infantilak |
|




Jon Flores
Gaur Maiatzak 1, Bergaran izan dugu karrera. 63km ibilbidea 40km/h bataz bestekoan egin dugu. Gaurkoan gainera Kataluniatik eta Frantziatik ere etorri dira. Karrera, hasiera hasieratik oso azkar abiatu da eta txirrindulari asko erretiratzen joan dira kilometroak pasa ala, tartean Xabier Mitxelena (Andoaingo) eta Aitor Urruzola (Andoaingo). Ibilbideak aldapei begira ez zuen zailtasun haundirik baina erritmo azkarrak asko gogortu du, erorikoak ere asko izan dira karrera guztian zehar. Azkenean esprintean bukatu da eta Kataluniako Aitor Aboy (Carbonell freixas) taldekoak irabazi du. Bigarren Mikel Garaialde (Ampo) eta hirugarren Xabier Gorrotxategi (Galdiano). Imanol Iraola, Igor Arruti eta Ni pelotoian sartu gara.
125 txirrindulari irteeran eta 77 iritsi dira.
Sailkapena
1. Aitor Aboy (Carbonell freixas )
2. Mikel Garaialde (Ampo)
3. Xabier gorrotxategi (Galdiano)
39. Igor Arruti (Andoaingo)
41. Jon Flores (Andoaingo)
46. Imanol Iraola (Andoaingo)
57. Enaitz Roteta (Andoaingo)