goiburua
Idioma ES

Olaberria

jonflores Jon Flores

Gaur (maiatzak 31) Olaberriko karting zirkuituan eduki dugu karrera. Zirkuitua 1km exkax zen eta 14 itzuli jarri dizkigute.Karrera lehenengo metrotik erasoekin hasi da eta horrek asko gortu du.Talde txikiak egin dira baina aurrean geldialdiak zeudenean taldea asko handitzen zen eta leku hona hartzea asko kostatzen zen. Bi itzuli falta zirela Caja Rural taldeko txirrindulari batek eraso egin eta Enaitz eta Ni bere atzetik abiatu gara, tarte txiki bat atera dugu baina azkeneko itzulian harrapatu egin digute beste bi txirrindularik. Azkenean Enaitzek erasoa jo eta tarte txiki batekin sartuz irabazi egin du, Ni berriz hurrengo boskotean sartu nahiz.

Benjaminak

1. Unai Iribar (Belca)
2. Beñat Jauregi (Caja Rural)
5. Aitor Canflanca (Andoaingo)

Alebinak

1. Andoni Elortza (Caja Rural)
2. Jokin Alberdi (Andoaingo)
3. Roke Canflanca (Andoaingo)
7. Julen Lizarribar (Andoaingo)
8. Arkaitz Moreno (Andoaingo)
9. Imanol Matinez (Andoaingo)
11. Pello Manterola (Andoaingo)

Infantilak

1. Enaitz Roteta (Andoaingo)Ander Alonso (Caja Rural)
2. Patxi Aldanondo (Caja Rural)
3. Xabier San Sebastian (Buruntzape)
5. Jon Flores (Andoaingo)
12. Xabier Mitxelena (Andoaingo)
15. Julen Irigoien (Andoaingo)
18. Arkaitz Murillo (Andoaingo)
19. Jon Ander Unanue (Andoaingo)

olaberria01 olaberria02 olaberria03olaberria04olaberria05 olaberria06 olaberria07 olaberria08 olaberria09 olaberria10 olaberria11 olaberria12


Anoeta

Sailkapena
1. Ibai Daboz (Bruesa)
2.Unai Intziarte (Azetxe)
3. Xabat Mendia (Diproca-Sicesal )
13. Imanol Ugalde (Andoaingo)
14. Iñaki Bengoetxea (Andoaingo)
31. Ruben Dario (Andoaingo)

anoeta1 anoeta2 anoeta3 anoeta4 anoeta5


Ordizia

Gaur, maiatzak 30, Ordizian ekipokako erlojuaren kontrako Gipuzkoako txapelketa ospatu da, Kadete eta Jubenil mailatan. Andoaingo Txirrindulari Eskolako gazteak bi mailatan parte hartu dute, Kadete mailan, Andoaingoak, Imanol Iraola eta Igor Arrutik, Irungo taldeko Iker Zamora eta Jon Olaskoagarekin osatu dute taldea parte hartu ahal izateko. Talde mistoak sailkapen ofizialean atzean jartzen badituzte ere, denborari dagokionez 12. sailkatu dira.

Eta Jubeniletan, Andoaingo taldea, honako hauek osatu dute: Iñaki Bengoetxea, Imanol eta Aitor Ugalde, Mikel Iturria eta Ruben Dario Holguin. 5. postuan sailkatu dira. Sailkapenak kadeteak, jubenilak.

ordiziajubgtx ordiziajubgtx2 ordiziakadgtx3 ordiziakadgtx4


Zarautz

2009-5-24 75 km bataz bestekoa 39,68

Sailkapena
1. Haritz Orbe (Farla)
2. Unai Intziarte (Azetxe)
3. Mikel Elorza (Lan Mobel)
21. Imanol Ugalde (Andoaingo)
28. Iñaki Bengoetxea (Andoaingo)
44. Mikel Iturria (Andoaingo)

zarautzjub01 zarautzjub02 zarautzjub03 zarautzjub06 zarautzjub04 zarautzjub05


Urnieta

2009-05-23 LARUNBATA

xabier Xabier Mitxelena

Urnietan eduki dugu karrera 800m zituen itzuliak. Zirkuitua ez zen oso polita, kurba oso arriskutsuak zituen, karretera berriz estua zen.
Lehen postua Ander Alonsok (caja rural) egin zuen. Gero bere ekipoan ibiltzen den txirrindulari bat bigarren postuan gelditu zen.
Hirugarren postua lortu duen txirrindulariak Enaitz Roteta izena du. Andoaingo txirrindulari eskolan ibiltzen da. Sailkapena

Benjaminak

1. Unai Iribar (Belca)
2. Beñat Jauregi (Caja Rural)
3. Ugaitz Gorostidi (Caja Rural)
7. Aitor Canflanca (Andoaingo)

Alebinak

1. Jokin Alberdi (Andoaingo)
2. Andoni Elortza (Caja Rural)
3. Roke Canflanca (Andoaingo)
4. Julen Lizarribar (Andoaingo)
7. Imanol Matinez (Andoaingo)6.
9. Arkaitz Moreno (Andoaingo)
14. Pello Manterola (Andoaingo)

Infantilak

1. Ander Alonso (Caja Rural)
2. Ahetze Arratibel (Caja Rural)
3. Enaitz Roteta (Andoaingo)
5. Jon Flores (Andoaingo)
9. Jon Ander Unanue (Andoaingo)
10. Xabier Mitxelena (Andoaingo)
22. Arkaitz Murillo (Andoaingo)


urnieta9523-1urnieta9523-2 urnieta9523-3urnieta9523-4urnieta9523-5 urnieta9523-8 urnieta9523-9 urnieta9523-6 urnieta9523-7


Elgoibar

2009-5-23 52 km bataz bestekoa 41,79

Sailkapena
1. Unai Jauregi (Oriako)
2. Asier Unanue (Ampo)
3. Joseba Solozabal (Corrugados)
7. Imanol Iraola (Andoaingo)
34. Igor Arruti (Andoaingo)


Mutriku

dario Ruben Dario Holguin

Gaur(2009-5-17) Mutrikun izan dugu lasterketa, 90Km eta Kalbariora bi igoera. Irteeratik hasi dira erasoak, Imanol, Aitor eta Ni adi egon gara eta oso ongi moldatu gara erasoetara ateratzeko. Soraluzeko lehen igoera iritsi aurretik, Imanolek erasoa jo du eta beste txirrindulari batekin al de egin du, atzetik beste bi joan zaizkie eta Soraluzen beste batek salto egin du eta harrapatu egin ditu. Mutrikuraino iraun du ihesaldiak, atzetik Irunes taldea hasi da tiraka eta Caja Ruraleko beste batzuk ere, ez dut hori ulertu, aurretik taldekideak zituzten eta, baina beraiek jakingo dute. Kalbario gainditu aurretik, beste talde bat joan da, tartean Imanol, hau izan da ihesaldi ona. Atzean berriz Irunes taldekoak eta Zarautzko batzuk hasi dira tiraka eta kalbariorako bigarren igoera baino lehen ihesaldikoak 400 metrotara izan ditugu. Igoeran, erasoa jo dut eta harrapatu ditut baina gaina harrapatu aurretik beste erasoaldi bat izan da eta ezin izan dut beraiekin jarraitu. Imanol eta Ni elkarrekin hasi dugu jaitsiera eta ia biak lurrera joan gara, hortik aurrera lasai jarraitu dugu. Lau elkartu gara eta aurretik gelditutako beste lau hartzea lortu dugu. Lasterketa burua ikusten genuen baina ezinezkoa zen aurrekoak harrapatzea. Beno hau izan da guztia, gehienak azterketak bukatu ditugu eta hemendik aurrera forma hartuko dugu. (itzulpena)

Sailkapena
1. Unai Intziarte (Azetxe Inmob)
2. Jon Ander Insausti (Caja Rural)
3. Markos Zaldibia (Lan Mobel)
16. Ruben Dario Holguin (Andoaingo)
29. Imanol Ugalde (Andoaingo)
37. Aitor Ugalde (Andoaingo)

mutrikujub01 mutrikujub02 mutrikujub03 mutrikujub04 mutrikujub05


Irun (Gipuzkoako txapelketa)

Gaurkoan, bi txirrindulari animatu dira kronika idaztera, ea horrela jarraitzen dugun eta aurki guztiak idazten duten.

jonflores Jon Flores

Gaur maiatzak 16, Gipuzkoako txapelketa eduki dugu Irunen. 1km eta 100m ko zirkuitu batean,zirkuitua nahiko gogorra zen aldapa handi bat zuelako, gainerako zirkuitu guztia aldapa bera eta laua zen. 90 bat txirrindulari izan gara, hiru txandatan banatu gara bakoitzean 30 pertsona eta horietatik 15 txirrindulari pasatzen ziren finalera. Andoain taldetik denok pasa gara Urko eta Arkaitz izan ezik. Finalean 6 itzuli genituen eta oso gogorrak izan dira, Enaitz Roteta(Andoaingo) eta Ander Alonso(caja rural) hies egin dute 3 garren itzulian eta ailegatu egin dira esprinean Enaitz Rotetak irabaziz, Ni eta Xabier Mitxelena urrengo taldetxoan ailegatu gara.

julen Julen Irigoien

Atzo Gipuzkoako txapelketa izan zen irunen Urdanibia auzoan. 1km eta pikoko zirkuituari itzuliak eman behar genizkion errepetso nahiko gogor batekin.

ALEBINAK: Alebinetan Andoaingoko denak klasifikatu ziren Peio Manterola ezik eta finalean Lan Mobel eta beste taldeko bat ihesaldia sortu zuten eta helmugara biak iritsi ziren. Gure taldekideak Roque 3. postua, Peru 4. postua Jokin 5. postua eta Julen Lizarribar 7. postuan.

INFANTILAK: Infantiletan klasifikatorian lehenengo taldean Jon Flores, Urko Garmendia eta Ni atera ginen eta hiru hoietatik Jon eta ni sailkatu ginen. Bigarren taldean Enaitz Roteta, Xabier Mitxelena eta Arkaitz Murillo irten ziren eta Xabier Mitxelena eta Enaitz sailkatu ziren. Hirugarren taldean Jon Ander Unanue eta Jon Urdangarin atera ziren eta biak sailkatu ziren. Finalean Enaitzek azkeneko itzulian erasoaldi gogorra jo zuen eta Ander Alonsok bakarrik jarraitu izan zion. Biak bakarrik zihoazela konturatu zirenean ados jarri eta erreleboka hasi ziren. Enaitz oso fuerte zegoen eta 200 metro falta zirela esprina hasi zuen baina Ander Alonsok errueda hartu zion baina Enaitz ez zuen etsi eta gogor jarraitu zuen eta azkenean Anderrek utzi egin zuen ezin zuen eta. Orduan Enaitz Roteta Andoain taldekoa garaile bilakatu zen, Xabier Mitxelena eta Jon Flores tropelean ondore Julen Irigoyen bakarrik eta atzerago talde txiki batean Jon Ander eta Jon Urdangarin. Sailkapena

Alebinak

1. Unai Orbea (K.Etxegarai)
2. Xabier Aiastui (Txantxiku)
3. Roke Canflanca (LSB Andoaingo))
4. Peru Ortiz de Zarate (Pello Errota And)
6. Jokin Alberdi (San Milla Andoaingo)
7. Julen Lizarribar (Pello Errota And)
8. Arkaitz Moreno (Aita Larramendi And)
19. Imanol Martinez(Aita Larramendi)

Infantilak

1. Enaitz Roteta (Andoaingo)
2. Ander Alonso (Caja Rural)
3. Unai Goikoetxea (Caja Rural)
11. Xabier Mitxelena (Andoaingo)
14. Jon Flores (Andoaingo)
37. Julen Irigoien (Andoaingo)
39. Jon Ander Unanue (Andoaingo)
40. Jon Urdangarin (Andoaingo)

Alebin mailako txirrindulariak ere hiru txanda egin behar izan dituzte sailkatzeko, 10 sartzen ziren txanda bakoitzeko. Hiru itzuli egin behar izan dituzte eta azken igoeran aurrean sartu diren bi txirrindulariak erasoa jo dute eta alde txiki bat hartu dute. Hirugarren posturako Andoaindarrak egin dute esprina.

irun01 irun02 irun03 irun04 irun05 irun06 irun07 irun08 irun09 irun10 irun11 irun12 irun13


Urduliz

igor Igor Arruti

Urdulizen izan genuen karrera.6,2km-ko zirkuituan 8 buelta eman behar genuen.oso zirkuitu txarra, kurba askokin eta oso istua.167 txirrindulari atera ginen eta zirkuitua hain txarra zelako erorketa eta pintxazo ugari egon dira. Hasieratik tope hasi dira eta lehenengo kurbatik karrera moztu da. Imanol Iraola aurrean atera eta lehenengo tropelean sartu da, Ni bigarren taldean eta hortik atzera 4 edo 5 gehiago zeuden, 3garren bueltan ezin nuen arnasa hartu eta eztulka nengoen, lengo astean gripearekin nengoelako. Imanolek ere beste arazo bat eduki zuen, gurpila askatu zitzaion zulo batean eta gelditu behar izan zuen ondo jartzeko, buelta erdia behar izan zuen lehenengo tropela berriro harrapatzeko, gero sprinean Mikel Aristik (sumofic) irabazi zuen.

Sailkapena
1. Mikel Aristi (Sumofic)
2. Unai Mayora (Ampo)
3. Imanol Estevez (Alimco)
27. Imanol Iraola (Andoaingo)


Egia

Sailkapena
1. Jon Ander Insausti (Caja Rural)
2. Imanol Arizmendi (Lan Mobel)
5. Mikel Iturria (Andoaingo)
14. Iñaki Bengoetxea (Andoaingo)
39. Ruben Dario Holguin (Andoaingo)

egiajub01 egiajub02 egiajub03 egiajub04egiajub05 egiajub06 egiajub07 egiajub08


Zarautz

53 kilometro, bataz bestekoa 36.88

iraola Imanol Iraola

Maiatzaren 9an izan genuen lasterketa, Zarautzen. Ni bakarrik nengoen Andoaingo taldetik, Igor gaixorik bait zegoen. Zarautzetik Getariara bidean haize asko zegoen eta hori dela eta, ez zen ihesaldi garrantzitsurik sortu. Zumaian, Ampoko 3 eta nik ihesaldia sortzeko puntu puntuan egon ginen baina pelotoiean Ampok hartu zuen erabaki arraroa dela eta ez izan genuen aurrera egin. Gu harrapatu bezain pronto ihesaldi erabakigarria suertatu zen. 10 txirrindularik osatzen zutena gutxi gora-behera, eta ezin izan genuen bertan behera bota. Lasterketan Meagas igotzen genuen, eta polita iruditu zitzaidan.

Sailkapena
1. Alain Lopez (Ampo)
2. Unai Mayora (Ampo)
13. Imanol Iraola (Andoaingo)


Usurbil

Erlojuaren kontrako ekipokako Gipuzkoako txapelketa Usurbilen.

Infantil mailan Andoango Eskolak bi talde aurkeztu zituen, batek (Jon Flores, Julen Irigoien, Xabier Mitxelena, Enaitz Roteta) 6. postua lortu zuen eta besteak (Urko Garmendia, Arkaitz Murillo, Jon Ander Unanue, Jon Urdangarin)17. irabazlea Caja Rural izan zen.

Alebinetan talde batek AITA LARRAMENDI IKASTOLA 5¨46" (Pello Manterola, Arkaitz Moreno, Imanol Martinez) 3.postua lortu zuen, beste taldea mixtoa zen eta lehen postua lortu zuen baina sailkapenerako ez du balio talde mixtoa LSB ANDOAIN/SAN MILLAN/PELLO ERROTA 5¨28"
(Roke Calafranca, Jokin Alberdi, Peru Ortiz de Zarate, Julen Lizaribar) talde irabazlea SALBATORE MITXELENA Zarautztarrak izan ziren. Argazkian alebinentan parte hartu zuten txirrindularietako bi. Sailkapena

usurbilinf01 usurbilinf02


Segura

Mendiko kriteriumeko bi probak korritu ondoren, Lazkao eta Segura, Mikel Iturria, Andoaingo Txirrindulair Eskolako txirrindularia izan da irabazlea

Sailkapena
4. Mikel Iturria (Andoaingo)
19. Ruben Dario (Andoaingo)
35. Aitor Ugalde (Andoaingo)
46. Imanol Ugalde (Andoaingo)

segurajub1 segurajug2 segurajub3 segurajub4 segurajub5 segurajub6


Lazkaomendi

Sailkapena
2. Mikel Iturria (Andoaingo)
17. Imanol Ugalde (Andoaingo)
35. Aitor Ugalde (Andoaingo)

lazkaojub01 lazkaojub02 lazkaojub03 lazkaojub04


Bergara

iraola Imanol Iraola

Maiatzak 1ean Bergaran izan genuen lasterketa. 70 kilometroko lasterketa zen, eta Palenciatik, Ondarrutik, Elorriotik... etorri ziren lasterkariak beraz proba garrantzitsua den seinale. Oso fuerte hasi ginen hasieratik, eta hainbat saiakeraren ondoren nik eta Berdin taldeko batek 20 metro hartu genituen baina ez zuen ezertarako balio izan. Handik 10 bat kilometrora 10 lasterkarik ihesaldi erabakigarria egin genuen. Ia talde guztietako lasterkariak zeuden eta maila handikoak gainera. Altos Hornosen zegoen helmuga, haizea aurka genuen baina eta azkenean sprintean 6. egin nuen.

Sailkapena
6. Imanol Iraola
37. Igor Arruti


Andoain XXXI.Santakrutz saria

arkaitzmurillo Arkaitz Murillo

Maiatzak 1 Andoainen infantilen lasterketa. 12 itzuli 900 metrotako zirkuituari. Lasterketa oso gogorra egin zen, Caja Rural taldekoak eraso ugari egin zituztelako. Erorketarik ez zen egon eta guztiak bukatu genuen lasterketa, Julen ezik, zulatu batengatik. (itzulpena)

Benjaminak

1. Unai Iribar (Belca)
2. Ugaitz Gorostidi (Caja Rural)
6. Aitor Canflanca (Andoaingo)
7. Txomin Ortiz de Zarate (Andoaingo)

Alebinak

1. Iker Imaz (Caja Rural)
2. Andoni Elortza (Caja Rural)
3. Adrian Alamo (UKE)
4. Imanol Matinez (Andoaingo)
5. Julen Lizarribar (Andoaingo)
6. Jokin Alberdi (Andoaingo)
7. Arkaitz Moreno (Andoaingo)
13. Pello Manterola (Andoaingo)

Infantilak

1. Ahetze Arratibel (Caja Rural)
2. Ander Alonso (Caja Rural)
3. Enaitz Roteta (Andoaingo)
7. Jon Flores (Andoaingo)
13. Jon Ander Unanue (Andoaingo)
16. Jon Urdangarin (Andoaingo)
17. Xabier Mitxelena (Andoaingo)
20. Arkaitz Murillo (Andoaingo)
26. Urko Garmendia(Andoaingo)

andoaininf1andoaininf2andoaininf3 andoaininf4 andoaininf5 andoaininf9 andoaininf6 andoaininf7andoaininf8




martxoko emaitzak / apirilieko emaitzak / maiatzeko emaitzak


CUMPLEAÑOS aritz
Aritz Atorrasagasti
uztailak 30




berriak

Mikel Iturriak lehen postuan jarraitzen du Iruñako itzulian hirugarren etaparen ondoren.
mikeliturria


Mikel Iturria bigarren Villatuertan ospatu den Iruñako itzuliko lehen etapan.

mutilbaIMANOL IRAOLA irabazle Mutilvan, Mendiko sailkapena ere irabazi du eta ENAITZ ROTETAk tarteko helmugak.
mutilva


MIKEL ITURRIA zazpigarren Segovian jokatu diren Estatuko txapelketan. sailkapena


MIKEL ITURRIA EUSKADIKO TXAPELDUN
eta Estatuko txapleketan parte hartzeko hautatu dute
mikeliturria

Amara Berriko criteriumean Imanol Iraolak irabazi zuen puntuazio proba, eta eliminazioan bigarren sailkatu zen, sailkapen konbinatuan lehen postuan sailkatu zen. Zorionak Imanol.

imanoliraola

Enaitz Roteta 3. eta Imanol Iraola 7. Ordizin


Kadeteak bigarren sailkatu ziren Ordiziako Gipuzkoako txapelketako erlojuaren kontra
ordizia


Kadeteak Amaroz

Mikel Iturria hirugarren Gipuzkoako itzuliko sailkapen nagusian.segura

Euskadiko Txapelketa Rivavellosan ospatu zen igandean ekainak 27, Imanol Iraolak bederatzigarren postua lortu zuen

XI. Bizikleta festa, urtero bezela GOIKOPLAZAN ospatu zen hemen bertako argazkiak.bizikletafesta
Mikel Iturriak garaipena lortu du Mendaron.

IRURAtik VILLABONArako N1 bide zatia txirrindularientzako debekatuta. Aste batzuk badira bide bazterrean lanak egiten aridirela eta hasieran jarri ez bazuten ere, orain jarri dute pasa ezin dela esaten duen seinalea.

Gogoratu zati horretan N1 saiestu egin behar da eta bide alternatiboa ANOETA eta VILLABONA lotzen duen trenbide ondoko bidea da.


aitzol




Aitzol Zuriarrain Eskolako entranatzailea ekainaren 4an ezkonduko da. Zorionak


aritzmujikaAritz Mujikak bigarren urtea du afizionatu mailan Tolosako Belca taldean, eskolan jubenil mailan ibili zen eta saltoa nolakoa izan den jakiteko elkarrizketa egin diogu. Irakurri...

Gaizka Mayoz, Gipuzkoako Txapeldunorde, Urretxuko lasterketan
urretxu1

Andoaingo infantila Gipuzkoako Txapeldun ekipoka erlojuaren aurkabergara00


arazo informatikoak direla eta Xabi Perez gure txirrindulariak bidali zigun Debako kronika ezin izan genuen jarri, hemen duzu berak idatzitako kronika bikaina


poster zaharrak dituen web berezi bateko lotura

Mikel Iturriak ezin izan du Paris-Roubaix amaitu, Selekzioko inork ezin izan du amaitu. elkarrizketa

xabierperezXabier Perez
Guiche (Frantzia)
Lehen postua
Oteiza (Nafarroa) bigarren postua





mikeliturriaMikel Iturria, apirilaren 11ean Paris-Roubaix asterketara joango da españiako selekzioarekin. Asteburu honetan Derion izan ondoren izandu da hautatua. Hemen informazia

Bideo berri bat. 25.urteurrena ospatzeko, eskolak zenbait ekintza antolatu zituen, aldi berean dokumental bat ere produzitu zuen hemen dokumental horren laburpentxo bat.


Eskolako 2010 urteko talde ezberdinetako argazkiak


aipamenak
Aiurri aldizkariak duela lau urte hasi zen eskualdean nabarmendutako talde edo pertsonei saria ematen, aurten IV edizioa izango da eta txirrindulari eskolan pentsatu dute...


Txirrindularitzako hiztegia


mikeliturriaMikel Iturria Jubenil mailako Espainiako selekzioaren kontzentraziora deitua izan da



Atal berri bat hasten dugu gaur, hemendik aurrera, aldian behin, eskolako kirol mediku kolaboratzailea den, Ángel López de Lacalle, hainbat aholku emango dizkigu. ikusi


Berri txar bat dugu honetan eskolan, hainbeste lagundu digun kide batek utzi gaitu, Joxe Mari.

joxe mari5

2010 urteko aurre denboraldiko azken mendi irteerako argazkiak


Joxe Barberenari, Aiurri aldizkarian egindako elkarrizketajoxe afaria


25. urteurrena aitzakitzat hartuta eskolako zenbait kidek, Jon Mikel Mujika, Asier Etxezarreta, Aitzol Zuriarrain eta Aitor Amutxastegik kronika batzuk idatzi dituzte, ikusi


Eskolatik pasa diren txirrindularien zerrenda

xabier perez Xabier Perez, 2009 denboraldi bukaera ona egin du, azken lasterketetan aurrean ibili da. Jubenilak bukatu dituzte lasterketak hemen emaitzak.

25 logo
Andoaingo Txirrindulari Eskolak 25.urteurrena ospatuko du irailaren 26tik urriak 3ra


berango00
Imanol Iraola, Lehen urteko kadeteetan Euskadiko Txapeldun 2009


Orri honetan estiramenduak egiteko taulak aurkituko dituzue