goiburua
Idioma ES

Jubenil mailako Gipzukoako Itzulia

Jubenil mailako txirrindularientzako Gipuzkoako Itzulia bukatu da eta Andoaingo Eskolako txirrindulariak oso ondo ibili dira. Mikel Iturria, etapa guztietan sartu da lehen zortzien artean azkenik 5. postua lortuz eta Imanol Ugaldek tarteko helmugen sailkapen nagusiko lehen postua lortu du. Beste txirrindulari guztiak ere aipamena merezi dute, talde lana oso ona egin dutelako, ihesaldi guztietan egon da beti taldeko norbait, batzuk hasieran kontrol lanak egiten, eta tarteko helmugetako esprinetan laguntzen, besteak lasterketa aurrera egin ahala, faboritoak kontrolatzen.

gipitz10 gipitz11
Imanol Ugalde 1. tarteko helmugetan, Mikel Iturria 5.sailkapen orokorrean

Gipuzkoako Itzuliko Sailkapen Orokorra

Sailkapen Orokorra
1. Martin Apalategi (Azetxe)
2. Loic Chetout (Pyrenees)
3. Beñat Txoperena (Caja Rural)
5. Mikel Iturria (Andoaingo)
24. Imanol Ugalde (Andoaingo)
35. Ruben Dario Holguin (Andoaingo)
37. Iñaki Bengoetxea (Andoaingo)
50. Xabier Perez (Andoaingo)

Tarteko helmugak
1. Imanol Ugalde (Andoaingo)

imanolugalde01

Ekipokako sailkapena
1. Caja Rural Navarra
2. Azetxe Inmobiliaria
3. Pyrenees
6. Andoaingo Txirrindulari Eskola

3. etapa (Legorreta)

Sailkapena
1. Beñat Txoperena (Caja Rural)
2. Loic Chetout (Pyrenees)
3. Mikel Madinabeitia (Lan Mobel
8. Mike Iturria (Andoaingo)
30. Imanol Ugalde (Andoaingo)
43. Ruben Dario Holguin (Andoaingo)
47. Iñaki Bengoetxea (Andoaingo)
63. Xabier Perez (Andoaingo)

lego01 lego02 lego03 lego04 lego05 lego06 lego07 lego08 lego09legorreta01 legorreta02 legorreta03 legorreta04 legorreta05legorreta06

2. etapa (Andoain)

aitorugalde Aitor Ugalde

Gaur ekainak 21, Andoainen izan dugu lasterketa. Gipuzkoako itzuliaren 2. etapa. Lasterketa hasi aurretik bi helburu genituen taldean: Lehena Mikel Iturriarekin sailkapen nagusian aurrera pauso bat ematea eta bigarrena, Imanolekin tarteko helmugen sailkapeneko lehenengo postua lortzea. Lasterketa hasiera hasieratik, oso azkar ibili gara, lehenengo orduan 43km/h-ko batez-bestekoa markatuz. Ihesaldi saiakera asko izan dira eta ni (aitor), eta Iñakik ahal izan dugun bezala kontrolatu dugu tropela, bat eginda mantendu zedin. 17.km-an lehenengo tarteko helmuga zegoen eta Imanolek irabazi zuen esprint-a Iñakik bideratu ostean. Ondorengo kilometroetan, izugarrizko abiaduran ibili gara Oriora iritsi arte. Eroriko bat ere izan da eta tropela asko zatitu da. Orion maldan gora hasi bezain laster Caja Rural Navarra-ko mutilak jarri dira tiraka, nahiko erritmo gogorrean. Andazarrate bidean abiatu garenean, Mikel Iturriak, beste hainbat faboritorekin batera, erasotu eta ihes egin du, liderra atzean utziz. Hemen erabaki zen lasterketa. Faborito gehienak aurrean eta liderra atzean. Honela Xoxokaraino heldu ginen, eta bertan Loic Chetout frantziarra nabarmendu zen iheslarien artean, atzetik Martin Apalategi eta Beñat Txoperena zituelarik. Mikel Iturria ere ondo moldatu zen Xoxokan gora. Atzeko taldean berriz ez zen aparteko mugimendurik sortu, nekea zen nabari tropelean. Beraz helmugan, Chetout-ek irabazi zuen Xoxokan lorturiko aldeaz baliatuz. Mikel Iturria, herriko lehena, 6.postuan sailkatu zen.

Sailkapena
1. Loic Chetout (Pyrenees)
2. Beñat Txoperena (Caja Rural)
3. Martin Apalategi (Azetxe)
6. Mikel Iturria (Andoaingo)
12. Ruben Dario Holguin (Andoaingo)
19. Iñaki Bengoetxea (Andoaingo)
43. Aitor Ugalde (Andoaingo)
45. Imanol Ugalde (Andoaingo)
65. Xabier Perez (Andoaingo)

Andoaingo etapan ateratako zenbait argazki, Zuzendariak etapari buruzko argibideak ematen, irteera, lehen tarteko helmugan Imanol Ugaldek egindako esprina, podiuma eta zuzendariak lasterketa autotik jarraitzen.

gipitz01 gipitz02 gipitz03 gipitz04 gipitz05 gipitz07 gipitz08 gipitz09 gipitz10 gipitz11 gipitz12 andoain01andoain03andoain03andoain04

1. etapa (Olaberria)

Sailakpena
1. Martin Apalategi (Azetxe
2. Odei Gil Migueliz (Diproca-sicesal)
3. Unai Intriarte (Azetxe)
5. Mikel Iturria (Andoaingo)
16. Imanol Ugalde (Andoaingo)
26. Aitor Ugalde (Andoaingo)
53. Ruben Dario Holguin (Andoaingo)
62. Iñaki Bengoetxea (Andoaingo)
68. Xabier Perez (Andoaingo)

olaberria01olaberria02olaberria3olaberria4olaberria5olaberria6olaberria 7olaberria8olaberria9

Sarrerakoa (Asteasu-Larraul)

Sailkapena
1. Sergio Rodriguez (Beola Motor) 5.06
2. Iñigo Ojeda U(Viña Ualba) 5.07
3. Loic Chetout (Pyrenees) 5.12
8. Mikel Iturria (Andoaingo) 5.20
12. Iñaki Bengoetxea (Andoaingo) 5.25
24. Imanol Ugalde (Andoaingo) 5.33
49. Aitor Ugalde (Andoaingo) 5.45
57. Ruben Dario Holguin (Andoaingo) 5.49
88. Xabier Perez (Andoaingo) 6.10
104. Andoni Salsamendi (Andoaingo) 6.43
105. Asier Lakarra (Mixto Andoaingo) 6.45

ekipotako sailkapena
3. Andoaingo Tx Eskola

Hauek dira Andoaingo Txirrindulari Eskolatik parte hartzen ari diren txirrindulariak

aitorugalde
Aitor Ugalde
andonisalsamendi
Andoni Salsamendi
iñakibengoetxea
Iñaki Bengoetxea
imanolugalde
Imanol Ugalde
asierlakarra
Asier Lakarra
mikeliturria
Mikel Iturria
rubendario
Ruben Dario Holguin
xabierperez
Xabier Perez

gipkartela

Gaur, ekainak 19 hasiko da jubenil mailako Gipuzkoako Itzulia Asteasun. Lau etapa izango ditu itzuliak, Asteasu, Olaberria, Andoain eta Legorreta.

Andoaingo Txirrindulari Eskola bertan izango ditu bere txirrindulariak ahalik eta lan onena egiteko asmoarekin.

Lehen etapa, Asteasun hasi eta Larraulen amaituko da, bi kilometroko igoera egin beharko dute txirrindulariak bakarka, 30 segundoz behin irtengo dira, eta lehena arratsaldeko zazpietan aterako da.

Bihar etapa Olaberrian hasi eta bukatuko da , 77,2 kilometrotako ibilbidea egin beharko dute goizeko 10etatik aurrera eta honako mendate hauek pasa beharko dituzte: 25.kilometroan Lierni, 42an Olaberria, 56.ean Mandubi, 67.ean Lierni berriro eta azken igoera 77.kilometroan Olaberria, bertan helmuga egongo da.

Igandean, Andoainen, 89,6 Km eta igo beharreko mendiak hauek, 59,6 kilometroan Andazarrate eta 83,4ean Xoxoka, helmugatik 6ra. Tartean nahiz eta puntuagarri ez izen gora behera asko izango dituzte, Irurain, Mandazubi, Andoain (Herria)…

Azken etapa astelehenean ospatuko da Legorretan, 87 Km eta igoerak hauek: Abaltzisketa 22,5 eta 52,5 kilometroetan, eta Gaintza 65,5.ean.

Hemen ibilbideak, profilak eta arautegia

 

CUMPLEAÑOS aritz
Aritz Atorrasagasti
uztailak 30




berriak

Mikel Iturriak lehen postuan jarraitzen du Iruñako itzulian hirugarren etaparen ondoren.
mikeliturria


Mikel Iturria bigarren Villatuertan ospatu den Iruñako itzuliko lehen etapan.

mutilbaIMANOL IRAOLA irabazle Mutilvan, Mendiko sailkapena ere irabazi du eta ENAITZ ROTETAk tarteko helmugak.
mutilva


MIKEL ITURRIA zazpigarren Segovian jokatu diren Estatuko txapelketan. sailkapena


MIKEL ITURRIA EUSKADIKO TXAPELDUN
eta Estatuko txapleketan parte hartzeko hautatu dute
mikeliturria

Amara Berriko criteriumean Imanol Iraolak irabazi zuen puntuazio proba, eta eliminazioan bigarren sailkatu zen, sailkapen konbinatuan lehen postuan sailkatu zen. Zorionak Imanol.

imanoliraola

Enaitz Roteta 3. eta Imanol Iraola 7. Ordizin


Kadeteak bigarren sailkatu ziren Ordiziako Gipuzkoako txapelketako erlojuaren kontra
ordizia


Kadeteak Amaroz

Mikel Iturria hirugarren Gipuzkoako itzuliko sailkapen nagusian.segura

Euskadiko Txapelketa Rivavellosan ospatu zen igandean ekainak 27, Imanol Iraolak bederatzigarren postua lortu zuen

XI. Bizikleta festa, urtero bezela GOIKOPLAZAN ospatu zen hemen bertako argazkiak.bizikletafesta
Mikel Iturriak garaipena lortu du Mendaron.

IRURAtik VILLABONArako N1 bide zatia txirrindularientzako debekatuta. Aste batzuk badira bide bazterrean lanak egiten aridirela eta hasieran jarri ez bazuten ere, orain jarri dute pasa ezin dela esaten duen seinalea.

Gogoratu zati horretan N1 saiestu egin behar da eta bide alternatiboa ANOETA eta VILLABONA lotzen duen trenbide ondoko bidea da.


aitzol




Aitzol Zuriarrain Eskolako entranatzailea ekainaren 4an ezkonduko da. Zorionak


aritzmujikaAritz Mujikak bigarren urtea du afizionatu mailan Tolosako Belca taldean, eskolan jubenil mailan ibili zen eta saltoa nolakoa izan den jakiteko elkarrizketa egin diogu. Irakurri...

Gaizka Mayoz, Gipuzkoako Txapeldunorde, Urretxuko lasterketan
urretxu1

Andoaingo infantila Gipuzkoako Txapeldun ekipoka erlojuaren aurkabergara00


arazo informatikoak direla eta Xabi Perez gure txirrindulariak bidali zigun Debako kronika ezin izan genuen jarri, hemen duzu berak idatzitako kronika bikaina


poster zaharrak dituen web berezi bateko lotura

Mikel Iturriak ezin izan du Paris-Roubaix amaitu, Selekzioko inork ezin izan du amaitu. elkarrizketa

xabierperezXabier Perez
Guiche (Frantzia)
Lehen postua
Oteiza (Nafarroa) bigarren postua





mikeliturriaMikel Iturria, apirilaren 11ean Paris-Roubaix asterketara joango da españiako selekzioarekin. Asteburu honetan Derion izan ondoren izandu da hautatua. Hemen informazia

Bideo berri bat. 25.urteurrena ospatzeko, eskolak zenbait ekintza antolatu zituen, aldi berean dokumental bat ere produzitu zuen hemen dokumental horren laburpentxo bat.


Eskolako 2010 urteko talde ezberdinetako argazkiak


aipamenak
Aiurri aldizkariak duela lau urte hasi zen eskualdean nabarmendutako talde edo pertsonei saria ematen, aurten IV edizioa izango da eta txirrindulari eskolan pentsatu dute...


Txirrindularitzako hiztegia


mikeliturriaMikel Iturria Jubenil mailako Espainiako selekzioaren kontzentraziora deitua izan da



Atal berri bat hasten dugu gaur, hemendik aurrera, aldian behin, eskolako kirol mediku kolaboratzailea den, Ángel López de Lacalle, hainbat aholku emango dizkigu. ikusi


Berri txar bat dugu honetan eskolan, hainbeste lagundu digun kide batek utzi gaitu, Joxe Mari.

joxe mari5

2010 urteko aurre denboraldiko azken mendi irteerako argazkiak


Joxe Barberenari, Aiurri aldizkarian egindako elkarrizketajoxe afaria


25. urteurrena aitzakitzat hartuta eskolako zenbait kidek, Jon Mikel Mujika, Asier Etxezarreta, Aitzol Zuriarrain eta Aitor Amutxastegik kronika batzuk idatzi dituzte, ikusi


Eskolatik pasa diren txirrindularien zerrenda

xabier perez Xabier Perez, 2009 denboraldi bukaera ona egin du, azken lasterketetan aurrean ibili da. Jubenilak bukatu dituzte lasterketak hemen emaitzak.

25 logo
Andoaingo Txirrindulari Eskolak 25.urteurrena ospatuko du irailaren 26tik urriak 3ra


berango00
Imanol Iraola, Lehen urteko kadeteetan Euskadiko Txapeldun 2009


Orri honetan estiramenduak egiteko taulak aurkituko dituzue