81 Kilometroko ibilbidea, bataz bestekoa 38.83, 60 txirrindulari ziren irteeran eta 36 helmugan.
Sailkapena
1. Markos Zaldibia (Lan Mobel)
2. Igor Jauregi (Caja Rural)
3. Martin Apalategi (Azetxe)
26. Imanol Ugalde (Andoaingo)
27. Aitor Ugalde (Andoaingo)
28. Ruben Dario Holguin (Andoaingo)
Igor Arruti
Ekainak 27.Oñatin izan degu karrera.57km eta Udana alde gogorretik eta alde xuabetik igotzen genuen.85txirrindulari atera gera baina 50 bakarrik ailegatu gera. Bergara bidean oso azkar joan gera eta eraso asko ere egon dira baita Udana bidean ere. Udana hasi bezain laster tropela taldetxoetan moztu da, aurreko taldean Imanol eta Ni sartu gera, 20 txirrindulari gutxi gora-behera gindoazen. Udana bukatzeko 500 m falta ziranean Mikel Aristik (sumofic) hies egin du. Gu atzetik saiatu gera jarraitzen baina ezin izan degu harrapatu. Gure atzetik beste talde bat zegoen 30 txirrindulariekin baina minutu bat baino gehiagoko aldea geukagun. Udana alde xuabetik igotzen frantses batek erasoa jo du eta aurrean 15 geratu dira eta 10 segundura Ni beste lauekin. Mikel Aristi minutu batekin ailegatu da bakarrik gero 2.taldea bertan Imanol eta 10 seundura nire taldetxoa. Imanolek 4.postua egin du eta lehengo urteko lehengoa geratu da.Ni 18.postua eta lehengo urteko 4.geratu naiz. 45km/h bataz-besteko egin degu.
Sailkapena
1. Mikel Aristi (Sumofic)
2. Unai Jauregi (Oriako)
3. Kepa Barrutieta (Gaursa Renault)
4. Imanol Iraola (Andoaingo)
18. Igor Arruti (Andoaingo)
Sailkapena
1. Beñat Txoperena (Caja Rural)
2. Alvaro Sorbet (Caja Rural)
13. Ruben Dario Holguin (Andoaingo)
45. Mikel Iturria (A ndoaingo)
Hemen
sakatu eta Gipuzkoako itzuliko informazio orrira eramango zaitu
Gazteen lasterketak bukatu da eta guraso batzuk afari eder bat prestatu zuten denboraldi bukaera ospatzeko, betara, benjamin, alebin eta infantil mailako gazte eta beraien guraso eta urtean zehar ibili garen entrenatzaileak agertu ginen. Oso afari ederra eman ziguten eta postrea gurasoen artean dagoen gozogileak prestatutako tarta eder bat (argazkian ikus daiteke). Xabier Mitxelena, Jon Flores eta Enaitz Roteta infantil mailako gazteak, datorren urtean kadeteak izango dira eta beraientzako despedida modukoa ere izan zen. Bukaeran, denboraldian zehar ateratako argazkiak ikusi genituen. Azken argazkian bertatik ikusten den paisaia. Mila esker.
Larraitzeko festan ateratako zenbait argazki
Imanol Iraola
Gaur, ekainak 20 Tolosan izan dugu lasterketa. 1.500 metroko prologoa zen. San Francisco kaletik irten eta Miserikordia zaharren egoitzan bukatzen zen. Azken kilometroa goraka zen eta kurba txarrak zituen, horietako batean pasada ederra egin dut azkarregi sartu bait naiz kurbara. Hasiera hasieratik dena ematera atera behar genuen eta ondo ondo berotuta irten gara. Irabazleak, Mikel Aristik 1.45 minututan egin du ibilbidea eta nik 2. postua lortu dut 1.50 minuturekin. Igor nire taldekideak lehen 15 postuetan egin duela pentsatzen dut.
Sailkapena
1. Mikel Aristi (Sumofic)
2. Imanol Iraola (Andoaingo)
14. Igor Arruti (Andoaingo)
Igor Arruti
Ekainak 14 Rivabellosan eduki degu trofeo gaztetxoaren azkeneko karrera.20km zirkuituan 3 itzuli eman ditugu. oso bide txarra gorabeheratsua eta puerto gogor batekin.130 txirrindulari atera gera eta 50 gehienez iritsi gera.lehengo kilometroetatik erasoak egon dira eta tropelean erorketa asko egon dira.euri tanta batzuk erori dira baian ez du errepidea asko busti.lehengo igoeran moztu da tropela baina berakoan berriz ere taldeak juntatu dira bigarren igoeran berdin. bigarren igoeran 2 txirrindulari ihes egin dute eta spriñean ailegatu dira metara.hirugarren igoera aurrean 30 txirrindulari geratu dira tropelean bertan Imanol Iraola zegoen eta gero 10eko taldetxo bat bertan ni negoen.azkenean esan bezala ihesa ailegatu da gero tropel txikia eta gero 10eko taldetxoa besteak erretiratu egin dira.
sailkapena
18. Imanol Iraola
69. Igor Arruti
Imano Iraola
Ekainak 13, Bergaran izan dugu lasterketa. Bero izugarria genuen 69 kilometroko lasterketa egiteko, 35 gradu hain zuzen ere. Bergaratik Oñatirantz joan gara eta bueltan 10 pertsonako eskapada sortu da. Bertan ampoko 3, corrugadoseko 2, sumoficeko 2, viveros san antoneko 1... eta ni geunden. Atzetik beste Ampoko 2 eta belcako 1 etorri dira 20 bat kilometro geroago. Ertzainek, pelotoia kaleratu behar izan dute. 5 minutuko aldea genuelako aurrean, ekipo guztiak bait geunden bertan. Lasterketan, denak biharko lasterketari begira zijoaztela nabarmena zen. Azkenik Asier Unanuek Antzuola bidean ihes egin digu eta 10 segundurekin iritsi da metara eta beste guztiak sprintean jolastu dugu 2. postua.
sailkapena
6. Imanol Iraola
22. Igor Arruti
Jon Urdangarin
Larunbatean Anoetan izan genuen denboraldiko azken aurreneko lasterketa. Zirkuituak 600-700m zituen gutxi gora behera, nahiko motxa zen, baina aldapa bat zuen. Benjaminek 3 buelta zituzten, alebinek 8 eta infantilek 15.
Benjaminetan Unai Iribarrek (Belca) irabazi zuen eta Txomin Ortiz de Zarate eta Aitor Canflanca 7. eta 8. postua lortu zuten.
Alebinetan lasterketa lasaia izan zen, denak pelotoian joan ziren gutxi batzuk izan ezik. Azkenean Jokinek lehenengo postua lortu zuen.
Infantiletan lasterketa nahiko lasai joan zen, Julen Irigoienek beste behin ere zulatua izan zuen eta lasterketa utzi zuen. Bi itzuli falta zirela Caja Ruraleko batek erasoa jo zuen baina pelotoiak harrapatu egin zuen. Aldapa gora, azkeneko itzulian Enaitzek esprinta jo zuen eta lasterketa irabazi zuen.
| Benjaminak 1. Unai Iribar (Belca) 7. Txomin Ortiz de Zarate (Andoaingo) 8. Aitor Canflanca (Andoaingo) |
Alebinak 1. Jokin Alberdi (Andoaingo)2. Iker Imaz (Caja Rural) 3. Andoni Elorza (Caja Rural) 4. Peru Ortiz de Zarate (Andoaingo) 5. Arkaitz Moreno (Andoaingo) 6. Julen Lizarribar (Andoaingo) 8. Roke Canflanca (Andoaingo) 10. Imanol Matinez (Andoaingo) 15. Pello Manterola (Andoaingo) |
Infantilak 1. Enaitz Roteta (Andoaingo) |
|

Izugarrizko lasterketa egin zuten Andoaingo txirrindulariak. Hasi eta gutxira, erasoaldiak jo zituzten bata bestearen atzetik eta ia 30 txirrindulari gelditu ziren aurrean, haien artean Andoaingo txirrindulari asko. Sailkapena ikusita konturaruko gara erdiak baino gehiago lasterketa utzi behar izan zutela, beraz oso gogorra izan zen lasterketa.
Sailkapena
1. Mikel Elorza (Lan Mobel)
2. Unai Intziarte (Azetxe)
3. Imanol Ugalde (Andoaingo)
5. Mikel Iturria (Andoaingo)
6. Ruben Dario (Andoaingo)
19. Xabier Perez (Andoaingo)
29. Iñaki Bengoetxea (Andoaingo)
sailkapena
1. Mikel Elorza (Lan Mobel)
2. Mikel Iturria (Andoaingo)
12. Imanol Ugalde (Andoaingo)
28. Iñaki Bengoetxea (Andoaingo)
34. Ruben Dario Holguin (Andoaingo)
sailkapena
10. Imanol Iraola
72. Igor Arruti
Julen Irigoien
Gaur (ekainak 6) Asteasun izan dugu karrera benjaminak zirkuituari 3 itzuli emanez, alebinak 8 itzuli eta infantillak 12 itzuli emanez.
BENJAMINAK: Benjaminak 3 itzuli eman dituzte eta gure taldekideak Txomin Ortiz De Zarate 4. postua lortu du eta Aitor Canflancak 5. postua lortu du.
ALEBINAK: Alebinak lehen esan bezala 8 itzuli eman dituzte. Roke-k 3. itzulian erasoa jo du eta tropela guztiz hautsi du eta aurrean hiru geratu dira. Pixkanaka aurrealdean berriro ere elkartzen hasi eta amaieran Jokin Alberdi garaile izan da eta Roke azken aurreko kurban erori egin da eta ezin izan du amaitu.
INFANTILAK: Infantilak lehen esan bezala 14 itzuli eman ditugu. Lasterketak erorialdi asko izan ditu 5 itzuli emanak genituenean Patxi Aldanondo Caja Rural taldekoa erori egin da, 7. itzulian gutxi gorabehera Xabier Mitxelena erori egin da Belca-ko beste txirrindulari batekin. Azkeneko itzulian Roke erori den leku berdinean Jon Flores eta Arkaitz Murillo erori egin dira. Azkenean sailkapenean 1. Ander Alonso ( Caja Rural), 2. Enaitz Roteta (Andoaingo tx. e.) eta 3. Ahetze Arratibel (Caja Rural) osatu dute podiuma.
Gaur, ekainak 3, ospatu da Aizarnazabalen,elite, 23 urtez azpiko eta jubenil mailatan, bakarkako erlojuaren kontrako Gipuzkoako txapelketa, gizonezko nahiz emakumezkoentzat. Hemen sailkapena. Mikel Iturriak 11. postua lortu du.