goiburua
Idioma ES

Elgoibar

Apirilak 25, Irteeran: 75 amaieran : 44 Km: 92,0 bataz bestekoa : 41,24 Km/orduko.

Sailkapena
8. Mikel Iturria
19. Iñaki Bengoetxea
37. Aitor Ugalde


Deba

igor Igor Arruti

Apirilak 26 Deban euki degu karrera.52km-koa eta oso gorabeheratxua. 1go km-an hasi dira heraso eta tiroiak. 5.km-an Ni, Iñaki Aldanondo(ampo) eta ulmako txirrindulari bat hies egin degu. Pelotoia gogor tiraka hasi eta guk ere bizkor joan gera baina 5 km aurrerago tropelak arrapatu gaitu. Soraluze bidean beste 3 txirrindularik hies egin dute Ni eta beste 2 txirrindulari atera gera hiesaldia arrapatzeko, eta arrapatu degu. Soraluzetik km batera arrapatu gaitu tropelak.Soraluze igotzen sortu da hiesaldi ondena bertan 10 txirrindulari eta nire taldekidea Imanol Iraola sartu dira eta tropelan paroia egon da. Soraluzetik bueltan beste 6 txirrindulrik hies egin dute eta haurreko hiesaldian sartu dira. 5km faltan hiesaldiko taldean Alain Lopezek(ampo) hies egin du eta ezin izan dute arrapatu eta bakarrik ailegatu da metara Imanolek 4 postua lortu du eta ni 7º saru nahiz springnean tropelan. Bataz bestekoa 39,81km/orduko.

sailkapena
4. Imanol Iraola
30. Igor Arruti


Urnieta

enaitz Enaitz Roteta

Apirilak 25, Urnietan izan genuen lasterketa eta berriro ere euritan. 600m-ko zirkuituari 13 itzuli eman behar izan genizkion baina oso arriskutsua izan zen, karretera bustia zegoen eta zebrabide... asko zeuden bihurguneetan eta gainera aldapa txiki bat genuen. caja ruralekoak berriro ere erasoaldi asko jo zituzten baina denei eustea lortu nuen, baina gogorrena azkenengo itzulian izan zen, aldapa gora, baina denei aurreratzea lortu eta azkenengo rektan zaila zenez aurreratzea zaila zenez garaipena eskuratu nuen.

Benjaminak

1. Unai Iribar (Belca)
2. Ugaitz Gorostidi (Caja Rural)
4. Txomin Ortiz de Zarate (Andoaingo))
6. Aitor Canflanca (Andoaingo

Alebinak

1. Jokin Alberdi (Andoaingo)
2. Roke Canflanca (Andoaingo)
3. Iker Imaz (Caja Rural)
5. Julen Lizarribar (Andoaingo)
12. Imanol Matinez (Andoaingo)
13. Pello Manterola (Andoaingo)
18. Peru Ortiz de Zarate (Andoaingo)

Infantilak

1. Enaitz Roteta (Andoaingo)
2. Ander Alonso (Caja Rural)
3. Ahetze Arratibel (Caja Rural)
7. Jon Flores (Andoaingo)
12. Jon Ander Unanue (Andoaingo)
14. Xabier Mitxelena (Andoaingo)
16. Arkaitz Murillo (Andoaingo)
17. Jon Urdangarin (Andoaingo)
20. Urko Garmendia (Andoaingo)


urnieta01 urnieta02 urnieta04 urnieta 03 urnieta 05 urnieta06 urnieta 07 urnieta 08 urnieta 09


Eibar (Kadeteak)

iraola Imanol Iraola

Apirilak 19, Eibarren izan dugu lasterketa. Eibartik atera eta Mendarora joan gara eta lehenengo kilometrotik atakeak hasi dira. 4km-tara zegoen repetxo batean ihesaldia atera da baina handik 10km-tara harrapatu egin ditugu. Baina segituan beste ihesaldi bat atera da: Iñaki Aldanondo (Ampo), Endika Etxegoien (Azysa). Arrasatera bidean 4 minutu bentaja ere izan dute, baina epaileek kalera botatzeko mehatxua egin digute eta pilak jarri ditugu. Azkenean Eibarrera lehertuta iritsi gara, eta sprinean ez naiz hain ondo moldatu. 9. postua lortu dut. Eta Igor nire taldekideak 6km-an gurutze bide bat gaizki hartu eta ezin izan du lasterketa bukatu.

sailkapena
9. Imanol Iraola

eibarkad01 eibarkad02


Alegi

jonflores Jon Flores

Apirilak 18,Alegin izan dugu karrera, km 1 inguruko zirkuituari 12 itzuli eman behar genizkion. Zirkuitu laua zen baina repetxo txiki bat ere bazuen. Karrera erritmo onean joan da baina eraso asko egin dituzte caja ruraleko txirrindulariek ondorioz karrera asko gortu dute. Eroriko bat ere izan da hasieran, bastantekoa ematen zuen baina azkenean golpe eta arrasta ugarirekin joan dira etxera. 3 itzuli falta zirela amaitzeko nik pintxatu egin dut, azkenenan esprinenean bukatu eta Enaitz Roteta bigarren gelditu da. sailkapena

Alebinak

1. Andoni Elortza
4. Julen Lizarribar (Andoaingo)
6. Imanol Matinez (Andoaingo)
9. Arkaitz Moreno (Andoaingo)
11.Roke Canflanca (Andoaingo)
13. Pello Manterola (Andoaingo)

Infantilak

1. Ander Alonso (Caja Rural)
2. Enaitz Roteta (Andoaingo)
3. Xabier San Sebastian (Urnieta)
11. Xabier Mitxelena (Andoaingo)
14. Julen Irigoien (Andoaingo)
15. Jon Ander Unanue (Andoaingo)
16. Arkaitz Murillo (Andoaingo)
20. Urko Garmendia (Andoaingo)

 


Legazpi (jubenilak)

Gipuzkoako klasika: 87 km 39.44 bataz bestekoa, Gipuzkoako lasterketetan parte hartzen duten ohiko taldeaz gain, estatuko autonomia ezberdinetako selekzioak hartu dute parte. (parte hartzaileak) Lasterketan parte hartu duten 160 txirrindularietatik 79 iritsi dira helmugara.

dario Ruben Dario Holguin

Gipuzkoako klasikoa lasterketa oso gogorra, estatuko junior onenak zeuden. Lasterketa euriarekin hasi genuen eta oso azkar, abiadura eta euria gehituta gogorra eta arriskutsua. Xabier Perez lagunak, lehen lasterketa zuen erorketa baten ondoren, eta zori txarrez berriro erori zen, lasterketa utzi behar izan zuen, kolpeak eta arazo mekanikoengatik. Erorketa horren ondoren, txirrindulari batzuk trabatu eta nahiz eta ez erori, Imanol Ugaldek matxura izan zuen txirrindan (hain txirrindulari onak eta zirudien batzuk ez zekitela bizikletan ibiltzen “arrisku bat”) txirrinda aldatu eta ziztu bizian lortu zuen taldea harrapatzea Atagoiti igotzen hasi aurretik. Hainbesteko esfortzua egin ondoren, igoeran gelditu egin zen. Ni ere Udanako igoeran gelditu nintzen. Jendeak uste zuen Atagoitin ez zela taldea hautsiko, baina oso azkar igo zen eta hantxe zatitu zen . Mikel taldekideak esan zigunez, 4 txirrindularik alde egin zuten eta gero Deskargan gora bi atzera gelditu ziren. Talde nagusitik Haritz Orbek alde egin zuen eta aurreko biak harrapatu, atzetik Mikel, gure kidea, hamarreko taldetxo batean sartu zen. Imanol eta Ni helmugan geunden amaiera ikusten, Orbek esprinta hasi zuen eta beste biak atzera utzi zituen, 15 metro falta zirela hasi zen ospatzen. 10-15 segundora gure taldekidea zetorren eta taldetxoaren esprinta irabazi zuen, Imanol eta Ni harrituta gelditu ginen Mikelek egindako postuarekin. Ondoren beste taldetxo batzuk sartu ziren, tartean Aitor eta Iñaki taldekideak, haiek ere oso lan ona egin zuten. (itzulpena)

sailkapena
1. Haritz Orbe (Euskadi)
2. Pedro Garcia (Castilla-La Mancha)
3. Carlos Anton Jimenez (Castilla-La Mancha)
4. Mikel Iturria (Andoaingo Tx.E)
67. Aitor Ugalde (Andoaingo Tx.E.)
75. Iñaki Bengoetxea (Andoaingo Tx.E.)

legazpijub03 legazpijub04 legazpujub05 legazpijub06 legazpijub07


Laudio (Jubenilak)

aitor Aitor Ugalde

Igandea apirilak 12-an Llodion (araba) izan genuen lasterketa. 60kilometrotako ibilbidea izan genuen, 30kmko zirkuito bati bi itzuli emanez. Trofeo Euskal Herria zen, beraz, normalean baino partaide gehiago ginen irteeran, 192 hain zuzen. Eguraldiak ez zigun asko lagundu. Hasiera batetik nahiko azkar atera ginen eta zirkuitoaren lehenengo zatia zen gogorrena beraz nahiko hasiera gogorra izan genuen. Etengabe ihesaldiak sortzeko sahiakerak egon ziren baina ez zen bat ere irten lehenengo itzulian. Metara sartu aurretik repetxo gogor bat genuen eta pelotoia hainbat zatitan banatu zen. Aurreko taldean Iñaki Bengoetxea, Imanol Ugalde eta Mikel Iturria sartu ziren. Ni (aitor) eta Rubén Dario atzerago geratu ginen, baina geroxeago berriro tropel nagusiarekin bat egingo genuen. Iñaki Bengoetxeak lehenengo itzulia bukatzear zenean zulatua izan zuen eta karrera guztia atzetik egin behar izan zuen. Bigarren itzulian ihesaldia sortu zen eta tropela dena bat eginda zegoen. Karrera amaitzear zela, azken repetxoan Ibai Salasek erasoa jo eta bakarrik helmugaratu zen, baina ez zuen ihesaldiko kide bat aurreratzerik izan. Talde nagusian Mikel Iturria eta Imanol Ugalde sartu ziren 8 eta 10. postuetan hurrenez hurren. Bigarren taldean ni 79 postuan eta Dario 90.ean. Iñakik berriz, 134. postuan igaro zuen helmuga.

sailkapena
8. Mikel Iturria
10. Imanol Ugalde
79. Aitor Ugalde
90. Ruben Dario
134. Iñaki Bengoetxea


Ormaiztegi

julen Julen Irigoien

Apirilak4 larunbata Ormaiztegin izan dugu lasterketa. 600 metroko zirkuituan 14 itzuli emanez, aldapa behera eta ematen ez zuen aldapa gora ere bazuen. Hasi bezain laster Caja Ruraleko txirrindulari batek ihesaldia egin nahi zuen eta erasoa jo du baina ni atera naiz eta nere atzetik pelotoi osoa irten da. Baina mutilak jarraitu egin du eta berriz jo du baina berriz atera naiz eta pelotoia sortu da berriz ere. Ondoren, tropelean ginenean Caja Ruraleko onenek erasoaldi asko jo dituzte baina Enaitz oso fuerte zegoen eta denak oso ondo jasan ditu. Helmugara esprina iritsi da eta irabazlea Xabier Jauregi izan da, Enaitz bigarren eta Ander Alonso hirugarren sailkatu da eta tropelaren ondoren denak banaka iritsi gara helmugara oso nekatuak. sailkapena

Benjaminak

1. Ugaitz Gorostidi
2. Iker Armendariz
3. Mikel Alonso
4. Aitor Canflanca (Andoaingo)
8. Txomin Ortiz de Zarate (Andoaingo)

Alebinak

1. Jokin Alberdi (Andoaingo)
2. Andoni Elortza
3. Iker Imaz
4. Peru Ortiz de Zarate (Andoaingo)
6. Julen Lizarribar (Andoaingo)
8.Roke Canflanca (Andoaingo)
10. Arkaitz Moreno (Andoaingo)
12. Imanol Matinez (Andoaingo)
14. Pello Manterola (Andoaingo)

Infantilak

1. Ander Alonso (Caja Rural)
2. Enaitz Roteta (Andoaingo)
3. Xabier San Sebastian (Urnieta)
11. Jon Ander Unanue (Andoaingo)
16. Julen Irigoien (Andoaingo)
17. Arkaitz Murillo (Andoaingo)

 

benorm1 benorm2 alorm1 alorm2 alorm3 inform1 inform2 inform3 inform4 inform5

Zumaia (kadeteak)

igor Igor Arruti

Apirilak 4. Zumaian euki degu karrera, oso gora beheratxua.lehenengo Zumaian 3 kilometroko zirkuituan 3 buelta eman ditugu eta gero Zumaia kanpotik beste 3 buelta askoz luzeagoak 18 kilometrokoak eta repetxo askokin. Bigarren bueltan Mikel Aristi sumofic taldekoa erori egin da eta ezin izan du jarraitu kaskoa puskatu du eta. Atake asko egon dira eta Imanol Iraolak eta nik gehienetan atera gera. Eraso batean 3 txirrindulari joan dira (ampo,azetxe eta irunes), 2 minutuko aldea atera digute lehenengo buelta luzean. Iraetan tropela moztu da eta 40bat txirrindulari aurrean geratu gera. Imanol eta Ni jarri gera tiraka pelotoia harrapatzeko. Denbora asko bakarrik tiratu degu inork ez zigulako laguntzen. 2 minututik 15 segundora jaitsi degu errenta biok bakarrik. Baina gu tiratzeari utzi diogunean parioa izan da. Inork ez zuen tiratzen eta atake gutxi izan dira. Imanol eta Ni errekuperatu bezain pronto berriro tiraka hasi gera baina ezin izan ditugu 3 iheslariak harrapatu, irunesko txirrindularia bai ordea eta horri esker Imanol tropelean lehenengoa ailegatu da eta hirugarren postua lortu du. Karrera oso gogorra izan da eta lan asko egun degu biok.


Jon Iraolaren bideoa

sailkapena
3. Imanol Iraola
27. Igor Arruti

zumaiakad01 zumaiakad02

Deba (jubenilak)

apirilak 4

imanol Imanol Ugalde

Larunbat goizean Deban izan genuen karrera. 86 kilometroko karrera izan zen hiru porturekin, bi aldiz Itziar eta bukaeran Kalbario. Karrera hasieratik azkar atera zen eta eskapada batzuetan sartu ginen Andoaingoak, baina Itziar bidean atera zen ihesaldi ona eta ez genuen inor aurreko taldetxoan. Itziar igotzen hasi eta Mikel Iturriak eta Dariok probatu egin zuten eta erasoaldia jo zuten, hala ere berriro harrapatu zituen taldeak. Aitorrek pintxatu egin zuen Itziar gora eta beheraka erretiratu egin zuten. Aurreko taldeak errentarekin jarraitzen zuen eta guk baten bat sartu behar genuen aurrean, azkenean nik eta Mikelek atakatu eta errenta pixka bat atera genuen, taldetxo bat sortu zen eta ni atzera geratu nintzen ezinak jota. Mikelen taldeak aurrera egin zuen baina ez zen iheslariak harrapatzeko gai izan eta azkenean Mikel bigarren taldean sartu zen. gure tropela Kalbario gora apurtu zen eta ni 3. taldean eta Dario eta Iñaki 4. taldean sartu ginen. Egindako karrera ez zen oso ona izan lehenengo taldean inor sartu ez genuelako baina pixkanaka forma hartzen hari gara eta hori notatzen da. Laster garaipenen bat lortuko dugula seguru nago.

sailkapena
9. Mikel Iturria (Andoaingo)
14. Imanol Ugalde (Andoaingo)
24. Iñaki Bengoetxea (Andoaingo)
29. Ruben Dario Holguin (Andoaingo)

debajub1 debajub2 debajub3 debajub4 debajub5
martxoko emaitzak / apirilieko emaitzak / maiatzeko emaitzak


berriak

Hasi da 2010 denboraldia, hemen emaitzak


Eskolako 2010 urteko talde ezberdinetako argazkiak


aipamenak
Aiurri aldizkariak duela lau urte hasi zen eskualdean nabarmendutako talde edo pertsonei saria ematen, aurten IV edizioa izango da eta txirrindulari eskolan pentsatu dute...


Txirrindularitzako hiztegia


mikeliturriaMikel Iturria Jubenil mailako Espainiako selekzioaren kontzentraziora deitua izan da



Atal berri bat hasten dugu gaur, hemendik aurrera, aldian behin, eskolako kirol mediku kolaboratzailea den, Ángel López de Lacalle, hainbat aholku emango dizkigu. ikusi


Berri txar bat dugu honetan eskolan, hainbeste lagundu digun kide batek utzi gaitu, Joxe Mari.

joxe mari5

2010 urteko aurre denboraldiko azken mendi irteerako argazkiak


Joxe Barberenari, Aiurri aldizkarian egindako elkarrizketajoxe afaria


25. urteurrena aitzakitzat hartuta eskolako zenbait kidek, Jon Mikel Mujika, Asier Etxezarreta, Aitzol Zuriarrain eta Aitor Amutxastegik kronika batzuk idatzi dituzte, ikusi


Eskolatik pasa diren txirrindularien zerrenda

xabier perez Xabier Perez, 2009 denboraldi bukaera ona egin du, azken lasterketetan aurrean ibili da. Jubenilak bukatu dituzte lasterketak hemen emaitzak.

25 logo
Andoaingo Txirrindulari Eskolak 25.urteurrena ospatuko du irailaren 26tik urriak 3ra


berango00
Imanol Iraola, Lehen urteko kadeteetan Euskadiko Txapeldun 2009




mikel astarlozagarate01 Mikel Astarlozak 16. etapa irabazi du 2009ko tourrean eta Juanma Garatek 20. etapa



imanol iraolaImanol Iraolak irabazi du Amaran, igandean 2009ko uztailaren 19an ospatutako kriteriuma.

San Joan jaietan ospatutako
X Bizikleta Festa
, 300 haur inguruk hartu zuten parte

bizifesta09

2009ko Gipuzkoako Itzulia bukatu da eta Andoaingo txirrindulariak oso ondo ibili dira, Mikel Iturria 5.postua lortu du sailkapen orokorrean eta Imanol Ugaldek tarteko helmugetako sailkapena irabazi du.
mikeliturriaimanolugalde


Mikel Iturria eta Imanol Ugalde


2009ko Santakrutz jaietan Andoaingo Txirrindulari Eskolak antolatu dituen ekintzak

xelebre

Orri honetan estiramenduak egiteko taulak aurkituko dituzue