Mikel Iturria, selekzioarekin izan zen joandan igandean Paris-Roubaix lasterketan, hango esperientzia eta lasterketako sentsazioak kontatu dizkigu ondorengo elkarrizketan.
Andoaingo Txirrindulari Eskola: Apirilak 11 igandea, kontatu, goizean jaiki eta….
Mikel Iturria: Zazpiak eta laurden inguruan jaiki, ondo gosaldu gero jantzi karrerako eta automobilarekin irteerara joan ginen.
ATE: Urruti zineten irteeratik?
Mikel: 40 bat kilometrora, belodromoaren ondoan geunden, handik irteerara joan eta han taldeen aurkezpenak eta izan ziren eta irteerarako prestatu ginen. Lehendabizi bizikletak errebisioa pasa behar zuen, garapenak eta abar eta leku itxi batean uzten dituzte. Gero irteera, hiru kilometro neutralizatuak “neutralizatuak 40ra”.
ATE: neutralizatua baina topera
Mikel: Topera bai, gero irteeran gelditu eta handik irteera ofiziala, “a mil”.
ATE: Irteerako muntaia, zer da handia edo zuen mailako hemengo lasterketak bezalakoak?
Mikel: Muntaia hemengo Donostiako klasikoaren antzekoa da, presentazioak eta…
ATE: Gero irteera eman eta lasai edo…
Mikel: “A tope”. Ni ta taldeko beste batzuk atzera gelditu ginen eta aurrea nahi genuen pasa eta ezin, 40 – 50 kilometro orduko denbora guztian. Batzuk lekuan hartua zuten eta ezinezkoa zen haiei lekua kentzea. Pasatzeko bide bazterretatik, espaloitik, edo belarretatik pasa behar zen, eta halako batean lortu nuen aurrera joatea baina rebuelta batean atera egin nintzen eta berriro atzera.
ATE: Nabari da han jendea ohitua dagoela maila horretako lasterketetan ibiltzea, profesionaletan esaten dute adibidez esprintean eta izen bat dutenak ez dituela inork mugitzen bere lekutik, hemen ere gauza bera gertatzen zen?
Mikel: Irabazlea munduko txapelduna zen eta bere ekipoak defendatzen zuen bere posizioa eta hura ez zen aurretik mugitu eta beste guztiak ordea ahal zen moduan.
Lehen 40 kilometrotan, erorketak, zulatuak, frenazoak… tentsio asko, inoiz ez nuen horrelakorik ikusi.
ATE: Harbidea zer dago, hasi eta berehala?
Mikel: Lehen 40 kilometroetan ez dago harbiderik, errepide estuak dira, alboetatik irabazi behar dira posizioak. Ikasi behar duguna hurrengorako da tropelaren aurrean jarri eta han posizioa mantentzea, aurrekoen artean errotazioak egin baina inoiz ez atzera gelditzea. Felix horregatik haserretu zen pixka-bat, ez ginelako aurren ondo kokatu, eta harbidean atzean sartzen bazara, oso atzean irteten zara.
ATE: Nolakoa da harbide zati bat? Hemengo bide gorritan eta ezagutzen dugun bezalakoa?
Mikel: Ezzz.. gainera erdialdea alboak baina gorago doa, harriak ez daude nibel berdinean, eta gainera zulo handiak daude eta alboetan lurra eta belarra. Eta imajinatu ere ez nuke nahi euria egin balu. Erditik edo alboetatik joan behar da, ezin da alde batetik bestera ibili.
ATE: eta zenbat kilometro egin zenituen?
Mikel: 50 edo…
ATE: ezinean edo…
Mikel: ezina baino inpotentzia, eske… eskuak eta dena minberatuak…
ATE: Harbidea, benetan gogorra da.
Mikel: Bai.
ATE: Orduan izugarrizko inpotentzia, pentsatzen dek hemen bukatu da neria eta hurrengoan gehiago.
Mikel: Ea errepikatzeko aukera izaten dudan, gutxienez arantza kentzeko, gutxienez bukatzeko, belodromora iristea izugarrizkoa izan behar du.
ATE: Lasterketa utzi eta zer egin zenuten?
Mikel: Helmugara joan ginen eta jubenilen lasterketa bukatzen ikusi genuen. Izugarrizko meritua dute, Ni lehenengo harbide zatitik atera eta eskuak ezin nituen mugitu ere egin, manilarrari helduta bezala gelditu zitzaizkidan, eta haiek esprintean, izugarrizko meritua zuten.
ATE: Esperientzia polita?
Mikel: Bai, pena da hara joan eta ez aprobetxatzea ba… pelotoian joaten ikastea… eta.
ATE: Hori ikasteko ez al zen proba gogor xamarra?
Mikel: Ez. Akaso hango jendearekin baina hemengo estiloko lasterketa batean, klasikoa baten moduan?... gertatzen da han izugarrizko urduritasuna zegoela, denek aurrean nahi genuen egon, posizioa irabazi behar zen.
ATE: mila esker Mikel eta animo.