Sail honetan, atzera begiratuko dugu eta Andoaingo Txirrindulari Eskola edo bertako partaide direnei buruzko dokumentu, argazki eta bideoak zaharrak jarriko ditugu.
Hamahiru ediziotan egin antolatu zuen Andoaingo Txirrindulari Eskolak ziklokrosa, lehen urteetan Gipuzkoako txapelketa eta ondoeren nazioarteko proba bat antolatu zuen, bertara nazioarteko txirrindulari espezialistak etortzeaz gain, errepideko profesionalak ere etortzen ziren: Bugno, Chiapuci, Olano, Escartin, ...
Honako bideo hauetan 91, 92 eta 93ko proben laburpenak dituzue ikusgai
Alegin jokatutako kadete mailako Gipuzkoako txapelketa 1992an, laugarren postuan sailkatu ziren gure txirrindulariak: Imanol Etxeberria, Roberto Cuartero, Javier Miguel eta Gartxot Arregi.
Hemen bideo berri bat, hau ekipokako erlojuaren kontrako Gipuzkoako txapelketa kadeteentzako, 1992 urtekoa, Andoaingo Txirrindulari eskolako taldea hirugarren gelditu zen.
KILOMETROAK 90 Andoainen ospatu zen, Andoaingo Txirrindulari Eskolak, hainbat kultur eta kirol ekitalditan, laguntzaile eta antolaketa lanetan aritu zen. Kasu honetan Trialsin proba bat antolatu zuen , bertara OT PI munduko txapelduna gonbidatu zuen eta erabateko arrakasta lortu zuen kirol ekintza honek. Ondoko bideoan ikus litezke txirrindulariak bertan egin zituzten zenbait “akrobazia”.
Bideo honetan azaltzen diren haur eta gazte batzuk, une honetan Andoaingo Txirrindulari Eskolako zuzendari eta entrenatzaile dira. Pedro de Godos, Imanol Etxeberria, Mikel Barberena. Beste hainbat, laguntzaile ditugu ekintza ezberdinen antolakuntzetan.
Santakrutzak urbiltzen ari dira eta aurten benjamin, alebin eta infantilentzako XXXI. Santakrutz saria ospatuko dugu maiatzaren 1ean eguerdian. Ondoko bideoan, 1990.urtean egin zenaren irudi batzuk jarri ditugu, orduan ikusiko duzuen bezala, partehartze haundiagoa zegoen, batez ere neskak, proba batean beraiek bakarrik parte hartzen zuten. Zirkuitua ere ezberdina zen, orain kale berrian egiten da, orduan kale berrian hasi eta kale nagusitik barrena zen zirkuitua. Hasieran irabazten ikusten den txirrindularia, Mikel Barberena, orduan haur bat, orain Eskolako Jubenil mailako txirrindulariekin joaten da lasterketetara zuzendari bezala.
Hemen dituzue 1971ean La Voz De España egunkarian argitaratutako txirrindularitzari buruzko zenbait albiste, garai hartan Patxi Altuna eta Jose Luis Barberena gure eskolako kideak ziklokrosean parte hartzen zuten.
1971.eko azaroaren 2an argitaratutakoa, Patxi Altuna irabazle jubeniletan. argazkia
1971.eko azaroaren 16an, Patxi Altuna bigarren, Mayoraren atzetik.
1972ko urtarrilaren 25ean Altuna 3. eta Barberena 4.
1972ko otsailaren 8an Altuna 2. Barberena 3.
Beasainen 1991ean jokatu zen infantil mailako ekipokako erlojuaren kontrako Gipuzkoako txapelketa, Andoaindarrak 3. postua lortu zuten. Parte hartzaileen artean, Imanol Etxeberria, orain Eskolako zuzendaritako bat.