goiburua
Idioma ES

Ostiraletik aurrera Gipuzkoako Itzulia

Ostiralean hasiko da Eibarren jubenil mailako Gipuzkoako itzulia, lau etapa izango dira, lehenengoa esan bezala Eibarren erlojuaren kontrako saio bat izango da, bigarren etapa Olaberrian, hirugarrena Andoainen eta azkena Seguran. Hemen informazio guztia

gipuzkoakoitzulia
Eibarko aurkezpena

Elkarrizketak

Atal berri bat ireki dugu, apirilean Mikel Iturriari elkarrizketa egin genion Paris-Roubaix lasterketatik etorri ondoren, oraingo honetan Aritz Mujikarekin izan gara elkarrizketatxo bat egiten, afizionatu mailan zer moduz dabilen jakin dugu. Hemendik aurrera aldian behin, eskolarekin harremana duen edo izan duen pertsonei egindako elkarrizketak argitaratuko ditugu.


Gaizka Mayoz Gipuzkoako Txapeldunordea

urretxu1

Gaizka Mayoz, Urretxun ospatu den infantil mailako Gipuzkoako txapelketan bigarren sailkatu da.


Andoaingo Txirrindulariak Gipuzkoako Txapeldun

Infantil mailako txirrindulariak, Bergaran ospatutako ekipokako erlojuaren kontrako gipuzkoako txapleketa irabazi dute.

gipuzkoa00

Mikel Iturria, elkarrizketa

Andoaingo Txirrindulari Eskola: Apirilak 11 igandea, kontatu, goizean jaiki eta….
Mikel Iturria: Zazpiak eta laurden inguruan jaiki, ondo gosaldu gero jantzi karrerako eta automobilarekin irteerara joan ginen.
ATE: Urruti zineten irteeratik?
Mikel: 40 bat kilometrora, belodromoaren ondoan geunden... gehiago irakurri

parismikel1 parismikel2 parismikel3 parismikel4 parismikel5
argazki gehiago facebooken

Gure taldekidea Paris-Roubaix lasterketan

Selekzioko txirrindulariak ezin izan dute jubenil mailako Paris-Roubaix amaitzerik izan. Gertuen Carlos Jimenez izan da, baina azken zatian izan duen zulatu batengatik erretiratu behar izan du. Arau baten arabera, azken 20 kilometrotan atzeratuta dijoazen guztiak erretiratu egiten dituzte, horrela Mikel Iturria, Sergio Rodriguez, Manuel Sola, Carlos Verona eta Mario Gonzalez atzeratuta zihoazen eta bertan behera utzi behar izan dute lasterketa.
“Harbideak jan ditu, ez da ezer berezirik gertatu” zihoen Felix Ugalde selekzionatzaileak, “Lasterketak horrelako gauzak ditu, esperientzi bezala ezin hartu izanak pena ematen dit, hori da nahi genuena baina ez zaio buelta gehiagorik eman behar”
Jasper Stuyven (Bélgica) izan da irabazlea, Daniel McLay (Gran Bretaña) bigarren sartu da eta Lawson Craddock (Estados Unidos) hirugarren.

sailkapena eta argazkiak aurrerago jarriko ditugu.


parisroubaixmikeliturriaMikel Iturria, apirilaren 11an Paris-Roubaix famatuan izango da Espainiako federazioaren selekzioarekin. Asteburu honetan Derion kontzentratua izan ondoren, igandean Laukizko saria korritu zuten afizionatuekin eta lasterketaren ondoren jakin dugu azken selekzioarekin izango dela Parisko irteeran. Lasterketa, profesionalek egiten duten egun berean egiten da baina laburragoa, 122 kilometrokoa baina profesionalek bezala azken 16 harbide zatiak pasetzen dituzte. Lasterketa 14:30ak aldera amaituko da Roubaixen, ea zorterik baduen eta lasterketaz gozatzeaz gain bukatu eta postu on bat lortzen duen. hemen duzue ibilbidearen lotura eta frantsesez egon arren web gunekoa ere.

Asteburu honetan ez dute lasterketarik jubenilak eta Mikel eta Xabier Perez, gure bi jubenilak Frantziako Peyrehorade herriaren ondoan dagoen Guiche herrian egingo den lasterketan izango dira.

Derioko kontzentrazioa

Mikel Iturria

Derioko esperientzia oso ona izan da antropometria, analisiak eta proba esfortzuak izan ditugu. Proba esfortzua ez zuten denak egin (nik adibidez) eta hankak askatzera irten ginen karrerako zirkuitua ikusiz. Hau aparte entrenamendu eta elikadura gainean txarla bat izan genun eta baita Paris Roubaix-eko karrerarena. Eta azkenik igandean Laukizeko karrera. Egia esan alde dexente dago jubenil mailatik afizionatu mailara batez ere erritmoan eta pelotoian urduritasun gehiago dago. Giroa oso ona izan zen 3 egunetan, bai korredore eta baita teknikariekin, gehinbat aurretik denok elkar ezagutzen baiginen. Eta azkenean Paris Roubaix korritzeko aukeratua izan naiz eta espero dut ezer arrarorik ez gertatzea eta hantxe izatea karrera honen irteeran eta ea dena ondo doan eta bukatzeko aukera dudan.


25. urteurreneko dokumentalaren laburpena

Bideo berri bat. 25.urteurrena ospatzeko, eskolak zenbait ekintza antolatu zituen, aldi berean dokumental bat ere produzitu eta ospakizun horien barruan estrenatu zuen, hemen dokumental horren laburpentxo bat.


Aiurriren Aipamen bereziak, kirola Andoaingo Txirrindulari Eskolarentzat

aipamenataldeaAiurri aldizkaria duela lau urte hasi zen eskualdean nabarmendutako talde edo pertsonei saria ematen, aurten IV edizioa izan da eta Andoaingo Txirrindulari Eskola izan da kirola arloan saritua, XXV. urteurrena ospatu genuen eta talde lana nabarmendu nahi dute sari hau guri ematerakoan, "Txirrindulari izandako askotxo begirale edo hezitzaile dira egun. Belaunaldi ezberdinen arteko uztarketa bikaina da, beti ere gazteen eta kirolarien heziketa sustatzeko" hau da Aiurrik aipatzen duena aldizkarian. Aurtengo beste saridunak hauek izango dira: Kultura arloan Gorringo antzerki taldea (Ainere Tolosa, Mikel Pagadizabal "Pagadi", Anjel Alkain eta konpañia. Gizatasuna arloan: Andoaingo Batzokia elkartea eta Ohorezkoa, ibilbide oso bati: Anjeles Uzkudun Astiasuarrari. Hemen sari banaketan ateratako argazkiak eta ondorengo zizka-mizkak. Hemendik eskerrak eman nahi dizkiogu AIURRI aldizkariari, ez bakarrik eman digun sari honengatik baizik eta urtean zehar egiten duen lanagatik, Mila esker.


aiurriaipamena4 aiurriaipamena2aiurriaipamenak1 aiurriaipamena3

Txirrindularitzako hiztegia

hiztegia
Denboraldia hastear dago, datorren larunbatean otsailak 27an hasiko dira lehenak, kadeteak, hurrengo astean beste guztiak, eta iazko ohiturari jarraituz, aurten ere gure txirrindulariei lasterketen kronikatxoak idazteko eskatuko diegu, eta iruditzen zaigu baliagarri izango zaiela hemen jartzen dugun hiztegitxo hau. Jon Bikendik osatutakoa da, lan zabalago baten zatitxo bat besterik ez da hiztegi hau eta iruditu zitzaigun edozeinentzako baliagarri izan litekeela.


Amaitu dute Segovian egindako kontzentrazioa

mikelselekzioaHotza baina euri eta elurrik gabe egin ahal izan dituzte entrenamenduak Segovian. Egun hauetan esfortzu probak, analitikak, antropometria eta abar egin dituzte denboraldian zehar errendimendua hobetu ahal izateko nahiz eta nor bere taldean aritu selekzioarekin ez daudenean.
Gure kasuan, Felix Ugalde selekzionatzaileak deituta, Mikel Iturria izan da Segovian, Alain Gonzalez arabarrekin eta Espainiako beste komunitateko kideekin batera .
Talde ezberdinetan aritu ziren eta 100, 120 eta 80 kilometro egin zituzten egunez egun gehienez bolumena landuz, nahiz eta zenbait alderdi tekniko ere landu: anoa nola hartu, abanikoak, errotazioak etab…, bideoz grabatu zituzten ondoren aztertzeko. Horrekin batera zenbait hitzaldi ere hartu zituzten: antidoping kontrola Cesareo Lopez sendagilearen eskutik, lan kargak Jose Luis Algarrak emandakoa eta denboraldiaren planifikazioa etab…


Horrillo eta Astarloa txirrindularitza utzi

astarhorriIgor Astarloa eta Pedro Horrilo Ermutarrak txirrindularitza utzi dute. Berria egunkariak gaurko alean (2010-1-26) erreportaia bat argitaratu du eta hemen duzue. Horrillo 1998urtean pasa zen profesional mailara Vitalicio seguros taldearekin eta ondoren Mapei, Quick spet eta Rabobank taldeetan egon zen, 2009ko Italiako giroan izugarrizko erorketa izan zuen arte, horren ondorioz bizikleta utzi du. Astarloa 2000urtean Mercatone Uno taldearekin pasa zen eta ondoren Saeko, Cofidis, Lampre, Bartloworld eta Milram taldeak ezagutu zituen. Lagunak eta Ermuarrak biak, aurten utzi dute txirrindularitza. Berriako erreportaia

 


Gure txirrindulariak pistan

Lehendik hasita bazegoen ere, gure txirrindulariak, Xabier Perez eta Mikel Iturria, orain hasi dira pistako lasterketak egiten, hemen dituzue bosgarren , seigarren, zazpigarren eta zortzigarren jardunaldietako emaitzak. Zortzigarren jardunaldian Igor Arruti hasi da lehian kadete mailan. Asteburu nonetan Gipuzkoako txapelketako bi jardunaldi jokatu dira hemen emaintzak.


Atal berria

Urtea hastearekin batera, entrenamenduak ere indartu egingo ditugu, gazteenak, astean bitan hasiko dira entrenatzen eta gainera asteburuetan ere hasiko dira errepidera ateratzen, eta kadete eta jubenilak, lehendik hasi badira ere errepidean intentsitateak eta entrenamenduen iraupenak ere gehitu egingo dituzte martxoaren hasieran behar bezala hasi ditzaten lasterketak.

Urtearekin batera, sail berri bat irekiko dugu gure web orrain, aurrerantzean medikuaren aholku batzuk izango ditugu aldian behin gure orrian. Hasteko, Ángel López de Lacalle, gure eskolako mediku kolaboratzaileak kirola egiteko hartu beharreko arretei buruz hitz egingo digu: azterketa medikuak, elikadura etab...

angel
Ángel López de Lacalle

Gorputz-hezkuntzako eta kiroleko medikuntzako mediku espezialista
Kirol medikuntzako nazioarteko federazioko kidea

 

Hemen dituzue aholku batzuk, seguru baliagarriak izango zaizkizuela.

Txirrindularitzan hasiberriak zaretenontzat. Osasun-azterketa orokor bat egitea duzue onena. Helburua da jakitea zein diren zuen gaitasunak, ea txirrindularitza egokia den zeuontzako edota jakitea... osorik irakurri


Urte dezente dira Joxe Mari eskolan hasi zela bere laguntza eskaintzen, pixkanaka hasi eta orain ez genuen ikusten eskola bera gabe. Entrenamendu guztitara etortzen zen, neguan bizikletak prestatzen frontoian, kalera irteten ginenean atzetik kotxean, beti bere erreminta kaxa eta gurpil-puzgailua inguruan zituela. Beti prest esku bat botatzeko, bizikleta festa, lasterketak… goian bego.

joxe mari 1 joxe mari 2 joxe mari3 joxe mari 4


Imanol Iraola Euskadiko Txapeldun 2009

imanol iraola

Uztailaren 25ean Berangon Imanol Iraolak lehen urteko kadeteen Euskadiko Txapelketa lortu zuen, Ihes eginda iritsi ziren 6 txirrindulari eta nahiz eta berak 6. postua lortu, lehen urtekoen arten lehena izan zen. Zorionak Imanol.


Enaitz Roteta Gipuzkoako Txapeldun

2009-5-16
enaitz txapeldun

Enaitz Rotetan Gipuzkoako Txapelketa irabazi zuen larunbatean Irunen. Zirkuituan aldapatxo bat zegoen eta azken aurreko igoeran Ander Alonsoreki (Caja Rural) alde egin zuen eta azken esprinean Enaitz gainditu zitzain. Hirugarren Unai Goikoetxean izan zen.

Alebinetan ere Andoaingo txirrindulariak ondo ibili ziren, Roke Canflanka hirugarren sailkatu zen eta ondoren 4. Peru Ortiz de Zarate, 6. Jokin Alberdi, 7. Julen Lizarribar, 8. Arkaitz Moreno.

Zorionak guztiei

CUMPLEAÑOS aritz
Aritz Atorrasagasti
uztailak 30




berriak

Mikel Iturriak lehen postuan jarraitzen du Iruñako itzulian hirugarren etaparen ondoren.
mikeliturria


Mikel Iturria bigarren Villatuertan ospatu den Iruñako itzuliko lehen etapan.

mutilbaIMANOL IRAOLA irabazle Mutilvan, Mendiko sailkapena ere irabazi du eta ENAITZ ROTETAk tarteko helmugak.
mutilva


MIKEL ITURRIA zazpigarren Segovian jokatu diren Estatuko txapelketan. sailkapena


MIKEL ITURRIA EUSKADIKO TXAPELDUN
eta Estatuko txapleketan parte hartzeko hautatu dute
mikeliturria

Amara Berriko criteriumean Imanol Iraolak irabazi zuen puntuazio proba, eta eliminazioan bigarren sailkatu zen, sailkapen konbinatuan lehen postuan sailkatu zen. Zorionak Imanol.

imanoliraola

Enaitz Roteta 3. eta Imanol Iraola 7. Ordizin


Kadeteak bigarren sailkatu ziren Ordiziako Gipuzkoako txapelketako erlojuaren kontra
ordizia


Kadeteak Amaroz

Mikel Iturria hirugarren Gipuzkoako itzuliko sailkapen nagusian.segura

Euskadiko Txapelketa Rivavellosan ospatu zen igandean ekainak 27, Imanol Iraolak bederatzigarren postua lortu zuen

XI. Bizikleta festa, urtero bezela GOIKOPLAZAN ospatu zen hemen bertako argazkiak.bizikletafesta
Mikel Iturriak garaipena lortu du Mendaron.

IRURAtik VILLABONArako N1 bide zatia txirrindularientzako debekatuta. Aste batzuk badira bide bazterrean lanak egiten aridirela eta hasieran jarri ez bazuten ere, orain jarri dute pasa ezin dela esaten duen seinalea.

Gogoratu zati horretan N1 saiestu egin behar da eta bide alternatiboa ANOETA eta VILLABONA lotzen duen trenbide ondoko bidea da.


aitzol




Aitzol Zuriarrain Eskolako entranatzailea ekainaren 4an ezkonduko da. Zorionak


aritzmujikaAritz Mujikak bigarren urtea du afizionatu mailan Tolosako Belca taldean, eskolan jubenil mailan ibili zen eta saltoa nolakoa izan den jakiteko elkarrizketa egin diogu. Irakurri...

Gaizka Mayoz, Gipuzkoako Txapeldunorde, Urretxuko lasterketan
urretxu1

Andoaingo infantila Gipuzkoako Txapeldun ekipoka erlojuaren aurkabergara00


arazo informatikoak direla eta Xabi Perez gure txirrindulariak bidali zigun Debako kronika ezin izan genuen jarri, hemen duzu berak idatzitako kronika bikaina


poster zaharrak dituen web berezi bateko lotura

Mikel Iturriak ezin izan du Paris-Roubaix amaitu, Selekzioko inork ezin izan du amaitu. elkarrizketa

xabierperezXabier Perez
Guiche (Frantzia)
Lehen postua
Oteiza (Nafarroa) bigarren postua





mikeliturriaMikel Iturria, apirilaren 11ean Paris-Roubaix asterketara joango da españiako selekzioarekin. Asteburu honetan Derion izan ondoren izandu da hautatua. Hemen informazia

Bideo berri bat. 25.urteurrena ospatzeko, eskolak zenbait ekintza antolatu zituen, aldi berean dokumental bat ere produzitu zuen hemen dokumental horren laburpentxo bat.


Eskolako 2010 urteko talde ezberdinetako argazkiak


aipamenak
Aiurri aldizkariak duela lau urte hasi zen eskualdean nabarmendutako talde edo pertsonei saria ematen, aurten IV edizioa izango da eta txirrindulari eskolan pentsatu dute...


Txirrindularitzako hiztegia


mikeliturriaMikel Iturria Jubenil mailako Espainiako selekzioaren kontzentraziora deitua izan da



Atal berri bat hasten dugu gaur, hemendik aurrera, aldian behin, eskolako kirol mediku kolaboratzailea den, Ángel López de Lacalle, hainbat aholku emango dizkigu. ikusi


Berri txar bat dugu honetan eskolan, hainbeste lagundu digun kide batek utzi gaitu, Joxe Mari.

joxe mari5

2010 urteko aurre denboraldiko azken mendi irteerako argazkiak


Joxe Barberenari, Aiurri aldizkarian egindako elkarrizketajoxe afaria


25. urteurrena aitzakitzat hartuta eskolako zenbait kidek, Jon Mikel Mujika, Asier Etxezarreta, Aitzol Zuriarrain eta Aitor Amutxastegik kronika batzuk idatzi dituzte, ikusi


Eskolatik pasa diren txirrindularien zerrenda

xabier perez Xabier Perez, 2009 denboraldi bukaera ona egin du, azken lasterketetan aurrean ibili da. Jubenilak bukatu dituzte lasterketak hemen emaitzak.

25 logo
Andoaingo Txirrindulari Eskolak 25.urteurrena ospatuko du irailaren 26tik urriak 3ra


berango00
Imanol Iraola, Lehen urteko kadeteetan Euskadiko Txapeldun 2009


Orri honetan estiramenduak egiteko taulak aurkituko dituzue