goiburua
Idioma ES

andoaingo 85 andoaingo 1998 andoaingo 2009

1985urteko argazkiak izan duen arrakasta ikusita, kalean jarritako kartel bat baino gehiagori falta bait zaio, hemen eskuratu liteke

Irailaren 26tik urriaren 3ra, Andoaingo Txirrindulari Eskolaren 25. urteurreneko ospakizunak egingo ditugu.

Irailak 26 (larunbata) goizeko 10:00
Goiko Plazatik hasita, bizikletan, Leitzaran bailaran barrena ibilbide bat egingo dugu, Ollokira iritsiko gara. Ez da konpetizioa eta abiadura kontrolatzeko eskolako kideak aurretik eta atzetik joango dira.
Nahi duen guztiak parte hartu dezake, 10 urtetik 90 urte bitartekoak. Gurasoak ere animatu nahi ditugu, aukeraz baliatu eta zuen seme-alabekin joan.
Ibilbideak bi ordu eta erdi iraungo du gutxigora behera, 12:30 ak edo 13:00ak aldera itzuliko gara. Bbizikleta eta kaskoa beharrezkoak dira. (ikusi argazkiak)
Irailak 30 (asteazkena) arratsaldeko 19:30
Basteroko ekitaldi aretoan, Andoaingo Txirrindulari Eskolaren 25.urteurrena ospatzeko "Andoaingo Txirrindulari Eskola 1984 - 2009" izeneko dokumentala estreinatuko dugu.

Bideo honetan Andoaingo Txirrindulari Eskolak, 25 urte hautan izan duen ibilbidearen zatitxo bat besterik ez dugu jasotzen. Asmoa, 25 urte hauetan eskolatik pasa diren edo une honetan kide diren protagonista gutxi batzuen iritziak eta lekukotza jasotzea besterik ez da, Andoaingo Txirrindulari Eskolari buruzkoa.
Parte hartzen duten protagonistak, eskolako urte hautako ibilbidean garai batean edo bestean protagonista izan dira edo dira, bertan, eskola sortu zutenak, gurasoak, entrenatzaileak, eskolatik pasatako txirrindulariak eta oraingo zuzendari eta txirrindulariak azaltzen dira eskolari buruzko beraien iritziak eta bizipenak ematen. (ikusi argazkiak)
Sarrera doan

Urriak 2 (ostirala) arratsaldeko 19:30
Basteroko ekitaldi aretoan, Mahai-Ingurua.
Parte hartuko dutenetako batzuk hauek izango dira: Arritxu Iribar (Euskadi Irratiko kirol kazetaria), Abraham Olano (txirrindulari ohia, orain Espainiako itzuliko ibilbidea diseinatzen du), Mikel Astarloza (Euskaltel Euskadiko txirrindularia), Aimar Zubeldia (Astana taldeko txirrindularia) eta Markel Irizar (Euskaltel Euskadiko txirrindularia)
Sarrera doan. (ikusi argazkiak)
arritxu iribar abraham olano mikel astarloza aimar zubeldia markel irizar
Urriak 3 (larunbata) arratsaldeko 17:00
Criteriuma kale berrian. Bertan, jubenil, afizionatu eta profesionalak parte hartuko dute. Probak, puntuazioa eta eliminazioa izango dira.

Parte hartuko dutenen artean, Jubenil mailan: Aitor Ugalde, Imanol Ugalde, Iñaki Bengoetxea, Ruben Dario Holguin, Xabier Perez eta Mikel Iturria Andoaingo eskolakoak, Unai Intziarte eta Matin Apalategi (Azetxe), Imanol Arizmendi, Mikel Elorza eta Mikel Madinabeitia (Lan Mobel), Jon Urdangarin eta Artola (Caja Rural), Iban Davoz eta Jon Odriozola (Bruesa), Mikel Eguren (Belca) eta Jokin Etxeberria eta Odei Gil (Sicesal),
Txirrindularitza egokitua: Amador Granados
Afizionatuak: Aritz Mujika eta Xabier Errazkin (Belca), Hasier Olea (Seguros Bilbao), Iñaki Lekuona eta Aritz Bagues (Bruesa), Igor Romero (Baque), Gorka Ursua eta Asier Penabad (Debabarrena), Garikoitz Bravo, Julen Gonzalez eta Jon Oria (Caja Rural), Unai Iparragirre "Txipa", Jon Garate eta Ugaitz Artola (Bidelan), Javier Azkue eta Gonzalo Vicente (Fulgas)
Emakumeak: Leire Olabarria (Cespa), Ane Santesteban eta Irene San Sebastian (Debabarrena),
Profesionalak:Mikel Gaztañaga (Contentpolis-Ampo), Aitor Olano (Orbea) Mikel Nieve, Juanjo Oroz, Markel Irizar eta Josu Agirre (Euskaltel-Euskadi). (argazkiak)

Urriak 3 (larunbata) 20:30
Lagun arteko afaria, Oianume jatetxean egingo dugu eskolarekin erlazioa izan duten guztiek. Andoaingo elastikoa izerditu duten txirrindulari guztiei omenaldia. Bertara, orain eskolako partaide eta txirrindulari direnak (benjamin, alebin, infantil,kadete eta jubenilak), beraien gurasoak, eta naiz eta orain eskolan ez ibili lehen izandakoak ere joatea nahiko genuke. Ahalik eta jende gehien joatea nahiko genuke.
Txartelak 25€ eurotan jarriko dira salgai irailaren 16tik aurrera.
Menua: Urdai azpikoa, Foie, frijitoak, onddo-nahaskia, txuleta, tarta eta kafea. Ura, sagardoa eta ardoa.
Txartelak, STOP eta ERNAITZA liburudendatan eta ELIZONDO eta TRAIÑERUM tabernetan eros daitezke irailaren 27a baino lehen.. (argazkiak)

CUMPLEAÑOS aritz
Aritz Atorrasagasti
uztailak 30




berriak

Mikel Iturriak lehen postuan jarraitzen du Iruñako itzulian hirugarren etaparen ondoren.
mikeliturria


Mikel Iturria bigarren Villatuertan ospatu den Iruñako itzuliko lehen etapan.

mutilbaIMANOL IRAOLA irabazle Mutilvan, Mendiko sailkapena ere irabazi du eta ENAITZ ROTETAk tarteko helmugak.
mutilva


MIKEL ITURRIA zazpigarren Segovian jokatu diren Estatuko txapelketan. sailkapena


MIKEL ITURRIA EUSKADIKO TXAPELDUN
eta Estatuko txapleketan parte hartzeko hautatu dute
mikeliturria

Amara Berriko criteriumean Imanol Iraolak irabazi zuen puntuazio proba, eta eliminazioan bigarren sailkatu zen, sailkapen konbinatuan lehen postuan sailkatu zen. Zorionak Imanol.

imanoliraola

Enaitz Roteta 3. eta Imanol Iraola 7. Ordizin


Kadeteak bigarren sailkatu ziren Ordiziako Gipuzkoako txapelketako erlojuaren kontra
ordizia


Kadeteak Amaroz

Mikel Iturria hirugarren Gipuzkoako itzuliko sailkapen nagusian.segura

Euskadiko Txapelketa Rivavellosan ospatu zen igandean ekainak 27, Imanol Iraolak bederatzigarren postua lortu zuen

XI. Bizikleta festa, urtero bezela GOIKOPLAZAN ospatu zen hemen bertako argazkiak.bizikletafesta
Mikel Iturriak garaipena lortu du Mendaron.

IRURAtik VILLABONArako N1 bide zatia txirrindularientzako debekatuta. Aste batzuk badira bide bazterrean lanak egiten aridirela eta hasieran jarri ez bazuten ere, orain jarri dute pasa ezin dela esaten duen seinalea.

Gogoratu zati horretan N1 saiestu egin behar da eta bide alternatiboa ANOETA eta VILLABONA lotzen duen trenbide ondoko bidea da.


aitzol




Aitzol Zuriarrain Eskolako entranatzailea ekainaren 4an ezkonduko da. Zorionak


aritzmujikaAritz Mujikak bigarren urtea du afizionatu mailan Tolosako Belca taldean, eskolan jubenil mailan ibili zen eta saltoa nolakoa izan den jakiteko elkarrizketa egin diogu. Irakurri...

Gaizka Mayoz, Gipuzkoako Txapeldunorde, Urretxuko lasterketan
urretxu1

Andoaingo infantila Gipuzkoako Txapeldun ekipoka erlojuaren aurkabergara00


arazo informatikoak direla eta Xabi Perez gure txirrindulariak bidali zigun Debako kronika ezin izan genuen jarri, hemen duzu berak idatzitako kronika bikaina


poster zaharrak dituen web berezi bateko lotura

Mikel Iturriak ezin izan du Paris-Roubaix amaitu, Selekzioko inork ezin izan du amaitu. elkarrizketa

xabierperezXabier Perez
Guiche (Frantzia)
Lehen postua
Oteiza (Nafarroa) bigarren postua





mikeliturriaMikel Iturria, apirilaren 11ean Paris-Roubaix asterketara joango da españiako selekzioarekin. Asteburu honetan Derion izan ondoren izandu da hautatua. Hemen informazia

Bideo berri bat. 25.urteurrena ospatzeko, eskolak zenbait ekintza antolatu zituen, aldi berean dokumental bat ere produzitu zuen hemen dokumental horren laburpentxo bat.


Eskolako 2010 urteko talde ezberdinetako argazkiak


aipamenak
Aiurri aldizkariak duela lau urte hasi zen eskualdean nabarmendutako talde edo pertsonei saria ematen, aurten IV edizioa izango da eta txirrindulari eskolan pentsatu dute...


Txirrindularitzako hiztegia


mikeliturriaMikel Iturria Jubenil mailako Espainiako selekzioaren kontzentraziora deitua izan da



Atal berri bat hasten dugu gaur, hemendik aurrera, aldian behin, eskolako kirol mediku kolaboratzailea den, Ángel López de Lacalle, hainbat aholku emango dizkigu. ikusi


Berri txar bat dugu honetan eskolan, hainbeste lagundu digun kide batek utzi gaitu, Joxe Mari.

joxe mari5

2010 urteko aurre denboraldiko azken mendi irteerako argazkiak


Joxe Barberenari, Aiurri aldizkarian egindako elkarrizketajoxe afaria


25. urteurrena aitzakitzat hartuta eskolako zenbait kidek, Jon Mikel Mujika, Asier Etxezarreta, Aitzol Zuriarrain eta Aitor Amutxastegik kronika batzuk idatzi dituzte, ikusi


Eskolatik pasa diren txirrindularien zerrenda

xabier perez Xabier Perez, 2009 denboraldi bukaera ona egin du, azken lasterketetan aurrean ibili da. Jubenilak bukatu dituzte lasterketak hemen emaitzak.

25 logo
Andoaingo Txirrindulari Eskolak 25.urteurrena ospatuko du irailaren 26tik urriak 3ra


berango00
Imanol Iraola, Lehen urteko kadeteetan Euskadiko Txapeldun 2009


Orri honetan estiramenduak egiteko taulak aurkituko dituzue