
1985urteko argazkiak izan duen arrakasta ikusita, kalean jarritako kartel bat baino gehiagori falta bait zaio, hemen eskuratu litek
Hemen jarri ditugu antolatu ditugun ekitaldi guztien aipamena eta bertan ateratako argazki batzuk.
Oianume jatetxean egin genuen afaria eta bertara eskolaren garai guzitako txirrindulari eta guraso azaldu ziren, 180 bildu ginen oso giro onean, afariaren bukaeran omenaldi txiki bat egin zitzaion eskola martxan jarraitu dezan gehien egiten duenari, Joxe Barberenari eta noski bera hor egon dadin denbora gehien eskeintzen dion bere emazte Marian ere aipatzea ezin bestekoa zen.
Agindutako txirrindulariak gehi Fabrizio Ferrari (Caja Rural), Lehenik Jubenila eta ondoren Afizionatu eta profesionalak hartu zuten parte puntuazio proban eta ondoren ordena berean eliminazioa egin zuten bi kategoriak. Jendea ez zen gehiegi egon, propaganda eta kartel asko jarri genituen, txirrindulariak ere une honetan Gipuzkoan dabiltzan txirrindulari jubenil onenak parte hartu zuten eta afizionatutan zer esanik ez, Profesionaletan ere talde polita etorri zen. Hala ere oso espektakulu polita egin zuten eta bertaratutakoek oso ondo pasa zuten.
| Jubenil Puntuazioa 1. Unai Intziarte (Azetxe) 2. Ion Odriozola (Bruesa) 3. Mikel Iturria (Andoaingo) |
Jubenil Eliminazioa 1. Martin Apalategi (Azetxe) 2. Unai Intziarte (Azetxe) 3. Ion Odriozola (Ion Odriozola) |
| Afizionatu/profesionalak Puntuazioa 1. Josu Agirre (Euskaltel-Euskadi) 2. Garikoitz Bravo (Caja Rural) 3. Asier Bolivar |
Afizionatu/Profesionalak Eliminazioa 1. Aritz Mujika (Belca) 2. Unai Iparragirre "Txipa" (Bidelan) 3. Aritz Bagues (Bruesa) |
| Jubenilak konbinauta 1. Unai Intziarte (Azetxe) 2. Martin Apalategi (Azetxe) 3. Ion Odriozola (Bruesa) |
Afizionatu/profesionalk konbinatua 1. Aritz Mujika (Belca) 2. Josu Agirre (Euskaltel-Euskadi) 3. Unai Iparragirre "Txipa" (Bidelan) |
Urriaren 2an, Bastero kultur guneko ekitaldi aretoan egin zen mahai-ingurua, bertara, agindutako mahaikideak azaldu ziren, Arritxu Iribar moderatzaile bezala, Abraham Olano, Mikel Astarloza, Markel Irizar eta Aimar Zubeldia txirrindulariak. Bertara laurogeitik gora pertsona agertu ziren eta oso inpresio onarekin atera ziren, Arritxuk oso ondo eman zuen debatea eta txirrindulariek, eskolei buruz duten iritzia oso argi gelditu zen, denak ziten eskolen aldekoak. Ondoren "pinganilloak" erabiltzeari buruzko eztabaida sortu zen, ez zen argi gelditu onuragarri edo kaltegarri zen, batzuk esaten zuten gehiegi hitz egiten bazaie, azkenerako oso nekagarria gertatzen dela.



Mahai-ingurua bukatu ondoren, txirrindulari, moderatzaile eta antolatzaileak, Santakrutz elkartera joan ziren afaltzera.


Irailaren 30ean, Bastero kultur guneko ekitaldi aretoan estreinatu da dokumentala. Dokumentala ikusi aurretik, lehenik Aitor Amutxastegik bi hitz egin ditu dokumentalaren nondik norakoa azalduz, ondoren Felix Ugaldek (Gipuzkoako federazioko kidea) txirrindulari eskolek egiten duten lana eta bereziki Andoaingoak egindako 25 urteak goraipatu ditu.
Ondoren dokumetala ikusi dugu, itxura denez bertaratutako 90-100 pertsona inguruk gustora ikusi dute.
DVDa salgai daukagu 5€tan, interesa duenak, e-postara idatzi eta adostuko dugu nola eskuratu.
eta hemen laburpentxo bat
Irailak 26 larunbata Ollokiraino joan ginen bizikletan, 50 pertsona inguru azaldu ziren irteerara, batzuk taldekideak eta beste batzuk eskolako kide ez zirenak seme alabekin azaldu ziren. Ibilbidea, espero bainan azkarrago egin genuen eta hamabiak eta laurdenetarako, Goiko plazan ginen.
Hemen irteeran ateratako argazki batzuk.